Urte Zaharreko kontzertuarekin amaitu zuten herritarrek urtea

Taldea. Herriko gaztetxo ugarik ikasten dute Txindata Musika Eskolan. /ARGAZKIAK PILARE MUXIKA
Taldea. Herriko gaztetxo ugarik ikasten dute Txindata Musika Eskolan. / ARGAZKIAK PILARE MUXIKA

Txindata Musika Eskolako herriko ikasleek eskaini zuten kontzertua herriko ostatuko jantokian

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Herriko haur eta gaztetxoen musika emanaldiarekin amaitu zuten 2017. urtea itsasoarrek, ostatuko jangelan elkartu eta musikaz gozatzeko aukera zabaldu zutelarik.

Txindata Musika Eskolako ikasleak dira herriko txikiak eta urtean bitan ikasitakoa erakusteko, kontzertua antolatzen dute. Azkena udaberrian izan zen, ekaina amaieran, orduan elizako atarian ospatuz. Bigarrena eta urteko azkena abenduaren 31n izan berri da, dotore jantzita, instrumentuak esku artean, pieza desberdinaz gozatzeko aukera zabaldu zietelarik herritarrei.

Urteak dira musika eskolan ikasitakoa herritarrei erakusten dietela haur eta gazteek eta hauek oso gustura jasotzen dute gonbidapena. Oraingoan gainera, urteko azken egunean izanda, honi agur esateko era ederra izan zen, herritarrek elkarrekin giro ezin hobean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos