Urriaren 7ko festa handiaren lehen hazia bihar

2002ko aurkezpena. 16 urteren ostean herrira itzuliko da. /  AGUADO
2002ko aurkezpena. 16 urteren ostean herrira itzuliko da. / AGUADO

DV URRETXU.

2018ko Kilometroen atzera kontaketa hastera doa. Urretxu-Zumarragako Ikastolak izango du, hirugarrenez, Gipuzkoako ikastolen aldeko jaia antolatzeko ardura. 1985ekoan Legazpiko Haztegi Ikastolarekin batera aritu zen elkar lanean, eta 2002koan, bakarrean.

Honako honetan, egun handia 2018ko urriaren 7an izango bada ere, bihar lehen hazia ereingo da, aurkezpenarekin. Ekitaldi ibiltaria prestatu da, Urretxun hasi eta Zumarragan amaituko dena. Lizeoko zelaigunean ekingo zaio, bi herriak batzen dituen zubian izango du segida, Itarte etxearen aurrean, eta Zumarragako Euskadi plazan amaituko da.

Izan ere, Kilometroen ardura ikastolarena bada ere, bi herrietara ireki nahi da, eta horregatik aurkeztuko da kalean barrena, Urretxutik abiatu eta Zumarragara iritsiz. Gainera, Urretxuko eta Zumarragako hainbat kultur talde eta eragilek hartuko dute parte aurkezpenean.

Sinbolismoz beteriko ekitaldian, momentu bereziena, logoa eta leloa aurkezten direnekoa izango da. Jaialdian zehar, joko baten antzera, zenbait zertzelada eskainiko dira ondoren oso-osorik erakusteko. Leloaren eta logoaren egileak Gorka Ojanguren eta Mikel Ruiz izan dira, hurrenez hurren. Era berean, arropa denda ere orduan irekiko da, Zumarragako Euskadi enparantzan kokatuko da eta aurrera begira, astean zehar arratsaldez, eta larunbatetan goizez egongo da zabalik. Kilometroen web orrialdea ere bihar jarriko da abian, eta sare sozialak dagoeneko ari dira aurkezpenaren inguruko hainbat xehetasun iragartzen.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos