Plazaolako triatloilariak bihar Getarian izango dira

Talde berezia. Familia argazkia taldeko kide guztiekin.
/AGUADO
Talde berezia. Familia argazkia taldeko kide guztiekin. / AGUADO

F.J.A.G. URRETXU.

Joan den asteburuan Urola Plazaola Triatloi Klubeko kideek V. Duatloi Txikia antolatu zuten Zumarraga-Urretxuko kaleetan zehar. Partaidetza altua izan zen haurren artean eguraldi ona medio. Esfortzua eta ilusioa izan ziren larunbat arratseko aipagarrien eta urteoko legez amaiera ederra eman zitzaion egunari partaide eta antolatzaile guztien argazkiarekin.

Bestetik, triatloi denboraldia hasi dute Urola Plazaola Triatloi Klubekoek gure lurretatik at, bai Peñiskolan baita Tarragonan ere. Peñiskolara gerturatu ziren Aitor Bustos eta Josetxo Mujika distantzi erdiko triatloian lehiatzera. Tarragonara, berriz, Gema Hernandez gerturatu zen, aurrekoek bezala, distantzi erdiko triatloiean lehiatzera eta bertatik bueltatu da merituzko 3. postu batekin. Bihar igandean hasiko da Euskadiko triatloi txapelketa Getarian eta bertan egongo dira hainbat talde kide.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos