Mintzodromoa abenduaren 2an

Mintzodromoa. Kartela. /
Mintzodromoa. Kartela.

FJAG URRETXU.

Ate joka dugu abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Urretxun eta Zumarragan ekintza ugari izango dira aurten egun horren harira eta horietako bat: Euskararen Min-tzodromoa. Zumarraga eta Urre-txuko udalek udal euskaltegiaren laguntzarekin antolatu dute Min-tzodromoa; abenduaren 2an izango da Urretxuko udaletxeko sarrera nagusian; 40 lagun inguru elkartuko dira, urtero bezala, eguerdiko 12:00etatik 13:00ra.

Erronka euskararen erabilera kalera ateratzea izango da, euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak euskaraz solasean jarriz. Euskara eta euskaraz konpartitzea da asmoa. Partaideak launaka bilduko dira mahaietan eserita eta interes orokorreko gaiez arituko dira, berriketa lasaian kafe bat hartuz. Ordu laurdeneko hiru txanda antolatuko dira eta txanda bakoitzaren ondoren beste mahai batera mugitu beharko dute partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko.

Ekintza honen bidez euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea da helburua; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari bidea ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea... azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea.

Parte hartzaile asko Udal euskaltegiko ikasleak edo Mintzalaguna egitasmoan aritzen dira urtean zehar, eta oraingoan denak elkartu nahi izan dituzte Euskararen Eguna aitzakiatzat hartuta.

Urretxu-Zumarragan festa giroan eta euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkartuta ospatu nahi dute Euskararen Eguna egun bat aurretik hasita, nahi duen guztia bertaratu dadila, ongi etorria izango baita, antolatzaileek diotenez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos