Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Mendi irteera.
Mendimetroak mendi irteera maiatzaren 26an egingo da

Mendimetroak mendi irteera maiatzaren 26an egingo da

FJAG

URRETXU.

Miércoles, 16 de mayo 2018, 00:21

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Kilometroak 2018ren eskutik, Zubiak Batuz Triatloiaren bigarren proba izango da: Belokira igo, Antion erromeria eta herrira jaitsiera. Zubiak Batuz Triatloiko bigarren proba ospatuko du Urretxu-Zumarraga Ikastolak datorren maiatzaren 26an, Kilometroak 2018ko ekitaldien barruan. Otsailaren 24ko belaunaldien arteko lasterketan bezala, kirola eta aisia uztartuta, lagun edo familia giroan arratsalde ederra pasatzea da helburua.

Zumarragako plazatik abiatuko da ibilaldia 16:00etan. Belokira igo eta, beherakoan, erromeria egingo da Antion. Herrira jaitsiera Eitzatik egingo da, kalejiran, trikitilarien musikaz lagunduta.

Urretxu-Zumarraga ikastolak bezala, Gipuzkoako Ikastola gehienek egingo dute maiatzean mendi irteeraren bat.

Talde argazkia aterako dute denek eta www.kilometroak.eus atarian ikusgai egongo den argazki-muntaia egingo da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios