Kontzertua egongo da etzi Santa Barbaran

Santa Barbara ermitan izango da larunbatean Paxkal Irigoien eta Kontsumo Orkestraren emanaldia.
/
Santa Barbara ermitan izango da larunbatean Paxkal Irigoien eta Kontsumo Orkestraren emanaldia.

F.J.A.G. URRETXU.

Kale Gorrian taldeak eta Urretxu eta Zumarragako gaztetxeak kontzertua antolatu dute larunbaterako, Santa Barbarako baselizan, 18:00etan; Paxkal Irigoien eta Kontsumo Orkestra; Isuo ta Kezman eta Peru Galbete.

'Kontsumo produkto' disko berria besapean, zortzi musikarirekin batera dator Ainiza-Monjolostarra. Proposamen erabat berezia, sentsibilitate handiz jorratua eta intentsitate handiko pasarteez josia. «Sail-kaezina, zirraragarria, harrigarria eta hunkigarria», Antton Iturberen hitzetan.

Isuo ta Kezman: Bikote egonkorra osatu dute eta 2018an kaleratuko dute elkarrekin lehen lana, 'Bihar akaso' disko luzea. Formazio ezohikoa eta ondo eraikitako kantua.

Peru Galbeteren lehen disko eta Hegoamerikako 'Voces de la selva' abenturaren ondoren, artista puska honek Urretxun hartu du lurra eta lan luze bat prestatzen dihardu. Musika tresna berriak lagun, bere ahots finarekin entzulea harritzeko moduko kantuak eskainiko ditu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos