KKinzona irratiak bihar aurkeztuko du programazio berria zuzeneko saio batekin

FCO. JAVIER AGUADO GOÑI URRETXU.

KKinzona Irratiak denboraldi berria hasi du jada, 11 irratsaio propiorekin, aurten. Honez gain, webgune berria ere badu: http://kkinzona.eus eta bertan irratia online entzuteko aukera dago. Honi guztiari behar bezalako hasiera bat eman asmoz, bihar denboraldiaren aurkezpena eta irratsaio berezia burutuko ditu Kkinzonak Potros enparantzatik zuzenean, 18:00etatik 20:00etara.

Bertan, programazioa aurkezteaz eta banatzeaz gain, zuzeneko musika entzuteko eta mokadutxo bat jateko aukera ere egongo da. Herritar guztiak gonbidatzen dituzte daude denboraldi hasierako saio berezira.

Aipatu moduan, aurtengo ikasturtean 11 irratsaio ekoiztuko dira KKinzonan, bertan denetariko gaiak landuz: '1215. Katea' (bi igandean behin, arratsaldeko 19:30ean), musikari eskainitako saioa; 'Eromerian' (igandero arratsaldeko 17:00tan) trikitixari eskainita; 'Gaur Egur' (astelehenero 20:00etan), aktualitate politikoari errepasoa; 'Gogodromoa' (bi igandez behin 22:00etan), eguneroko gaiez sakonki hitz egiteko tartea; 'Hitzen lioa hirutan' (bi ostiralez behin, 15:00etan), musika letrak irakurri, aztertu, interpretatu eta ondoren abestiak entzun; 'Hontzaren gauerdiko eztula' (igandero, gaueko 00:00etan), elkarrizketak sakonean, musika ezberdinei tarte bereziak, misterio tarteekin eta baita gogoetari ere; 'KKheroiak' (bi ostiralez behin, 18:00etan), magazin ganberro eta zoroa; 'Spuela!' (ostiralero gaueko 22:00etan), musika teknoari eskainitako irratsaioa; 'Planning Prest!' (ostiralero, arratsaldeko 20:00etan), astebururako datorren agendarekin.

Fotos

Vídeos