San Joanetako 3x3 saskibaloi txapelketa ekainaren 15 eta 16an

FJAG URRETXU.

Aurten ere San Juanetako 3x3 lehiaketa antolatu du Goierri Saskibaloiak. Hemeritzigarren edizioa ekainaren 15 eta 16an egingo da, benjamin, alebin, infantil eta kadete mailetan. Gainera, junior eta senior maila bateratua ere izango da. Partidak 20 minutukoak izango dira. Izenemateak ekainak 12an, 19:00etan, itxiko dira Aldiri polikiroldegian. Taldeko 36 euro ordaindu beharko dira.

Nobedarik ere estreinatuko da aurten. Kadete eta junior-senior mailetan taldeak mixtoak izango dira, bi jokalari neska eta bi mutilez osatuak egongo direlarik. Gainera, ezinbestekoa izango da jokalari guztiek 5 minutuko atsedenaldia egitea, antolakuntza izango delarik aldaketa momentuak zehaztuko dituena, jokalari guztiek denbora berdina jokatuko dutelarik partiduan.

Benjamin eta alebin mailek ostiral arratsaldean jokatuko dute, infantil eta kadeteek larunbat goizean eta junior-seniorrek larunbat arratsaldean, larunbatean finalekin amaitzeko. 3x3 torneoa amaitu ondoren, Goierri Saskibaloiaren urteko afaria ospatuko da.

Halaber, datorren denboraldirako izenemateak egin daitezke, Urretxuko Aldiri polikiroldegian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos