Borrar
Gainzuri. Lanzeko inauteriak Aldiri kiroldegira iritsi ziren. ARGAZKIAK: AGUADO
Inauteri festa koloretsuan blai

Inauteri festa koloretsuan blai

DV

URRETXU.

Sábado, 10 de febrero 2018, 00:20

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Gainzuriko kideek inauteriak ospatu zituzten Aldirin atzo arratsaldean. Urtero lez, aurtengoan ere Euskal kulturari loturiko jaiak ospatu dituzte. Euskal Herriko jai esanguratsuenetako batzuk eman nahi izan dituzte ezagutzera. Ikasleekin aurretiazko lanketa bat egin da non aukera izan dute jai hauek gertutik ezagutzeko: jatorria, esanahia, jantziak, ohiturak, abestiak, dantzak, kokapena... Horretarako, Zeledon eta Mari Jaia, arrantzaleak, Zubieta eta Iturengo Joaldunak Donostiako danborreroz, herriko jaiak, San Ferminak eta Irungo Alardean, girotu dira.

Ikastolako ikasleak

Ikastolakoek alaitsu ospatu zuten inauterietako jaialdia. Txikienak ikastolan geratu ziren eta talde bakoitzak koreografia bana plazaratu zuen. Han bildu ziren extralurtarrak, superheroiak eta sukaldariak. Ikasle helduenek Ederrena hautatu zuten aterpe haien dantzak burutzeko. Senitartekoek frontoieko eserlekuetan jarraitu zuten festa.

Inauteriek asteburuan jarraituko dute eta bihar arratsaldean, Ederrena pilotalekuan, dantzaldia eta mozorro lehiaketa egingo dira negu giroari aurre eginez.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios