Ikastolak bere eraikina berritzeko duen proiektuaren lehen fasea amaitu du

Haur Hezkuntza. Kurtsoaren hasieratik umeak ondo egokitu dira estreinatutako espazioetara. /  F.J.A.
Haur Hezkuntza. Kurtsoaren hasieratik umeak ondo egokitu dira estreinatutako espazioetara. / F.J.A.

Atzo egin zuen Urretxu-Zumarraga Ikastolak eraikinean estreinatu berria duten Haur Hezkuntzako espazioaren inaugurazioa Txikien tokia konfiantzan oinarritutako pedagogiak eskatzen duen espazioaren antolaketari egokitu da

F.J.A URRETXU.

Urretxu-Zumarraga ikastolak Haur Hezkuntzako eraikinaren inaugurazioa egin du. Ikastolak Konfiantzaren Pedagogia hezkuntza eredua ezarri du eta eraikin berria horren beharretara egokitu du. Honenbeste, haurrek espazio irekietan lan egingo dute.

Burututako lanek Ikastolak eraikina berritzeko premiari irtenbide bat ekarri diote, eta bide batez, inplementatu nahi duen metodologia berriak eskatzen duen espazioaren antolaketari erantzun eder bat eman. Konfiantzan oinarritutako eredu pedagogikoari dagokion metodologia da honakoa eta eraldaketa fisikoa ekarri duen fase berriak jarraipena izango du datozen urteetan.

Atzoko aukezpenean, Hezkun-tza aldatzen ari dela garbi dutela Ikastolan, esan zuen Montse Alkorta zuzendariak eta haurrak «gizarteak etorkizunezko hirritarrei eska-tzen diena egiteko prestatu» behar diztuztela. Horretarako, konpeten-tzieetan oinarritutako hezkuntza sistema aukeratu dute egokiena.

Beste aldetik, herriarekiko duen atxikimendua argi utzi zuen udal ordezkariak, Ikastolen Federaziaren ordezkaria den Nekane Artola, eta aurkezpean elkartu ziren lagun guztien aurrean. «Duela 50 urte Ikastola sortu zenean herritik eta herrian zegoen behar bati erantzuteko jaio zen eta hemendik aurrera ere horrela izango dela», azpimarratu zuten Ikastolako kideek.

Lasterketa emankorra

Berritze lanak ekainean hasi ziren eta abuztuan ezinezkoa zirudien arren, irailaren 7 eman zioten hasiera ikasturteari. «Ezinbestekoa izan da jendeak azaldu duen jarrera ona eta zabaldu duen inplikazioa, bestela ezinezkoa izango litzateke aldaketaren prozesua gertatu den eran gauzatzea». Argitan zabaldu zuen atzo ere haienganako errekonozimendua Alkortak

Prozesua borobildu dela ikusi ahal izan zen kanpotik eta eraldaketak ekarri dituen abantailak ere bai: Haur hezkuntzako espazioak berritu dituzte. Horiez gain zerbitzu orokorrak eta Ikastolako sarrera irteerak berrantolatzeko aukera izan dute. Sarrera orokorra elizaren aurreran dagoen gunetik da eta horrek herrira hurbiltzeko eta gerturatzeko aukera eman dietela aipatzen dute bertako ordezkariek. Horrez gain haurren segurtasuna handiagoa dela ere ikusi dute. Sarreran ere Urretxu eta Zumarragako alkateek landatu zituzten atzo bi zuhaitz; honakoak bi herrien arteko loturaren adierazle.

Haur hezkuntzako espazioa

Zuri-zuria, argitsua, zabala, erosoa, goxoa... horiek guztiak dira ume txikien espazioak dituen oraingoko ezaugarriak. Naturari keinu bat ere badago sarreran kokatutako bi enborrei esker eta baita zoruan eta haltzairuetan erabilitako materialea. Txokoetan antolatutako espazioa da oraingokoa eta bertan umeentzako jostailu eta osagarri didaktikoek dituzte kolore bizienak.

Jolasa omen da egunerokotasuean jardueraren gakoa, jolasten ikasteko. Norberak osatu beharko duen ikaskuntzaren prozesua ahalbideratuko duen dinamika batean. Erronka berrieri, bakarka eta elkarrekin erantzun bat ematen ikasiko dute umeek; eta horrela, bakoi-tzak bere garapenaren araberako aurrerapenak osatuko ditu haurrak. Irakasleak berriz, prozesu horren sustatzaile, lekuko eta gidari izango dira.

2 eta 3 urte bitarteko umeak, eta 4 eta 5 urte bitartekoak sartu ziren lehenengo eta haurtzaindegiko umeak atzoko egunean bertan elkartu ziren. Beraz, 0-6 urteko bitartekoak egongo dira espazio berrituan.

Berrikuntzaren hurrengo aurrerapasoan goiko solairuari ekingo diote datorren udaran, eta horrela, pausoz pausoz beteko da Ikastolak zuen aspaldiko ametsa, eta baita ere Ikastolen Federazioak martxan duen hezkuntzaren ereduaren eraldaketa ere.

Fotos

Vídeos