Ikasleei txikitatik baserriaren balioa erakutsiz, Gainzuri ikastetxean

Umeek bertako produktuekin osatutako irudia./BERTAT- BERT
Umeek bertako produktuekin osatutako irudia. / BERTAT- BERT

FCO. JAVIER AGUADO GOÑIURRETXU.

Bertatik Bertara proiek-tuak gogotsu ekin dio ikasturte berriari. Uda aurretik martxan jarritako ekimenekin jarraitzeko asmo sendoa dute Gainzuri ikastetxe-koek. Besteak beste, «gure eskualdeko jangeletan gutxika bertako produktuak txertatzen joateko ahaleginetan jarraituko dugu. Eta ez hori bakarrik, gure eskoletako ikasleen artean ere elikadura jasangarri bat sustatzearen garrantzia zabaldu nahi genuke, baserria balioan jarriz».

«Bide horretan bidelagun ditugu eskualdeko hainbat eskola, proiek-tuaren filosofiarekin bete betean bat egiten dutenak eta haien ikasleei balore horiek helarazteko eguneroko lana egiten dutenak» diote Urretxuko Gainzuri ikastetxetik. «Urretxu-Zumarragako ikastetxe publikoa da, eta lan handia egiten ari dira ikasleei bertako produktuak kontsumitzearen garrantzia helarazteko».

Dagoeneko txertatu dituzte eskualdeko produktu batzuk haien menuetan, eta bide horretan jarrai-tzeko asmoa dute. «Txikitatik baserriaren balioa eta baserriko produktuak erakutsiz, etorkizuneko kontsumitzaile arduratsuak heziko ditugula uste dugu Bertatik Bertarak eta gurekin elkarlanean ari diren ikastetxeek. Dagoeneko eskualdeko lau ikastetxetako jangeletan erabiltzen dituzte bertako produktuak, bakoitzak ahal duen neurrian: Gainzurin, Urretxu-Zumarraga ikastolan, Ezkio-Itsasoko eskola txikian eta, ikasturte honetan hasita, Gabiriako eskola txikian».

Ikasleek baserri baten irudi erraldoia osatu dute Bertatik Bertarako produktuekin Gainzurik Bertatik Bertararekin duen konpromisoa islatzeko eta «bertako baserrietako produktuaren alde egiten duen lana ikusarazteko,» bideo bat grabatu dute ikastetxeko ikasleekin. Bertatik Bertarako produktuak erabilita, baserri handi baten irudia osatu dute. Sasoiko barazkiak, Agerreko esne poltsak, Aikurreko ezti potoak, haragia, Agerrezabal baserriko ogia, urrak, intxaurrak, babarrunak... erabili dituzte irudia osatzeko.

Berezia da bideoa, goitik grabatua baitago, txori baten ikuspegitik eta https://youtu.be/fxwiEvtMcCc ikusi daiteke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos