Herrian bezala, Gainzuri ikastetxean ere, helburu nagusi bat euskararen normalkuntza da

Gainzuri. Eskolan euskaraz eskainitako jarduerak.
/GAINZURI
Gainzuri. Eskolan euskaraz eskainitako jarduerak. / GAINZURI

F.J.A.G. URRETXU.

Ikasleen komunikazio gaitasuna hobetzeko eta Euskal kulturan sakontzeko ikastetxean urtero barnetegietara irteerak egiten dira.

Aurten, beste urtetan bezala, 4. mailako ikasleak, Arantzara eta 6. mailakoak Sastarrainera lau egun pasatzera joan dira.

Barnetegietan euskaraz bizi, jolastu eta disfrutatzeko aukera izan dute. Gelaz kanpo euskaraz harremantzen ohitzeko baliabide paregabea izan dute.

Bertan mendi irteera bat egiteko, zuhaitz parkean tirolinetan jolasteko, kobazuloan espeleologia egiteko, zaldian ibiltzeko, etxabereak gertutik ezagutzeko aukera izan dute.

Euskararen erabilera bultzatu eta areagotzeko egunero lehiaketa bat egin dute, honela, egunetik egunera gure hizkuntzaren presentzia handitzea lortu dute.

Gaurtik aurrera, eskolaren erronka, barnetegian lortutakoa ikasturtean zehar mantentzea izango li-tzateke.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos