Goierri K.E.k Pirinioetara irteera antolatu du 23 eta 24rako

DV URRETXU.

Goierri K.E.k 23-24 astebururako irteera prestatu du Pirineoetara. Irteera goizeko 6etan izango da Goierriko plazatik irailaren 23an. Autobusak Cauterets-era (La Raillére) joango da, bertan ibilaldiari hasiera emanik. «Lutour bailaran zehar ibiliaz D' Estom laku eta aterpera iritsiko gara. Hemendik Labas bailaran zehar jarraituaz lehenik izen bereko lepora eta ondoren tontorrera (2.946 m) igoko gara. Ondoren Baysellance aterperako norabidea hartuko dugu bertan afaldu eta pasatuko dugularik gaua. Mantenu erdian daukagu erreserbatuta. Hurrengo egunean goizean goiz aterpetik atera eta D'Ossoue glaziarrerantz joko dugu, egun honentan Gran Pic Longue de Vignemale (3298 m) igotzea izango baita helburu. Tontorra igo ondoren leku beretik bueltatuko gara Baysellance aterpera eta hemendik Hourquette D' Ossoue norabidea hartu eta jaitsiera gogor baten ondoren Oulettes de Gaube aterpera iritsi eta jarraian bailaran zehar Lac Gaubetik pasa eta Pont D' Espagne-era iritsiko gara». Izena emateko egunak: gaur eta ostirala arratsaldeko 7etatik 9etara. Autobusa 24 euro (bazkide ez direnek 30). Kontaktuak: Jabi: 637 033 330 - Txema: 619 337 352 - goierrimendia@gmail.com

Fotos

Vídeos