Goierri mendi sailaren irteera hilaren 25ean

La Complacera. Mendizaleek zeharkatu beharko duten pasadizoa. /
La Complacera. Mendizaleek zeharkatu beharko duten pasadizoa.

FJAG URRETXU

Martxoan 25ean Goierri Kirol Elkarteko mendi sailak antolatutako mendi irteera egingo da Carbonilla serrara(Burgos).

Santa Olajan hasiko da mendi irteera, non baso bide zihur batetik Egaña lepora iritsiko diren. Hortik gora Gurdieta edo Peñota tontorrera(1126 metro) eta gero Castro Grande tontorrera(1094 metro). Complacera tunelera iritsiko dira ondoren eta hau zeharkatuz Villasana de Menarako bidea hartuko dute .

Irteera goizeko 7:00etan izango da Jose Mª Lasa enparantzan, Goierri elkartearen ondoan.Parte hartu nahi duten guztiek asteazkena 21ean eta ostirala 23an 19:00etatik 21:00etara eman dezakete izena. Goierrimendia@gmail.com posta elektroniko bidez ere eman daiteke izena, edota Txemaren telefonora deituta(619337352). Bazkideek 12 euro ordaindu beharko dituzte eta gainontzekoek, 15.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos