Gainzuriko ikasleen arte lanen erakusketa

Ikasle batzuk arte lanen erakusketan. /
Ikasle batzuk arte lanen erakusketan.

FJ.A.G. URRETXU.

Gainzuri ikastetxeko ikasleek, urtero bezala, aurtengoan ere artelanen erakusketa antolatu dute Juan de Lizarazu Aretoan. Oraingoan euskal artistak izan dituzte eredu eta euren teknikak ezaguahal izan dute. Txikienek Ruiz Balerdi margolari imitatuz manley, tenpera eta barniza erabiliz koadroak egin dituzte.

Lau urtekoek Ibarrola margolari eta eskultore bizkaitarraren antzera omako basoa erreproduzitu dute egiazko makilak eta tenperak erabiliz. 5 urteko ikasleek Zumarragako Eitzako Errotondan dagoen Pott Zeramikako artisauek egindako eskulturaren erreplika txikia sortu dute.

L.H-an:1.mailakoek Mentxu Gal margolariaren lanak eredutzat hartuz; 2. mailako geletan Txillida eskultore donostiarrera; 3. Mailakoek Santxotena eskultore nafarraren. 4. mailako ikasleek Dora Salazar eskultore altsasuarra;5. mailan, Concetta Pobanza artista urretxuarra. Azkenik, 6. mailakooek Kristina Iglesias eskultore donostiarra.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos