Gabonetako XIX. Idazlan edo Krisma lehiaketa 2017 Urretxu Zumarragan

Lehiaketa. Abenduan sarien momentu magikoa errepikatuko da Urretxuko liburutegian.
/AGUADO
Lehiaketa. Abenduan sarien momentu magikoa errepikatuko da Urretxuko liburutegian. / AGUADO

FCO. JAVIER AGUADO GOÑI URRETXU.

Zumarragan edo Urre-txun ikasten duten eskola-umeek har dezakete parte lehiaketa honetan. Bi talde bereiziko dira: A taldea: LHko 3. eta 4. mailakoak; B taldea: LHko 5. eta 6. mailakoak

Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkez dezake. Lanak euskaraz izango dira, eta gaiak honako hauek: A taldean: 'Gabon haietan oparirik onena jaso nuen'; B taldean: 'Akatsetatik ikasi eta nire jarrera aldatuko dut urte berrian'. Neurri aldetik, arau hauek gorde beharko dira: A taldean: orrialde bat gehienez; B taldean: bi orrialde gehienez

Lehiaketan parte hartu ahal izateko, idazlana idatzita dagoen orrian barrenean datu hauez azaldu beharko dira: izen-abizenak, ikastetxea, maila, helbidea eta telefonoa. Idazlanak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean edo Urretxuko Aizpurunea kultur etxean aurkeztu beharko dira, abenduaren 1a bitartean, hau barne.

Epaimahaiaren erabakia 2017ko abenduaren 22an, arratsaldeko 6etan, Urretxuko Liburutegian ezagutaraziko da, eta ekitaldi berean sari banaketa egingo da. Epaimahaia Zumarraga eta Urretxuko Kultura Batzordeek izendatuko dute.

Sariak honela banatuko dira: Bi taldeetan: lehen saria: diploma eta opariak; bigarren saria: diploma eta opariak; hirugarren saria: diploma eta opariak

Epaimahaiaren erabakia aldaezina izango da, eta horrela erabakiz gero, sariak eman gabe gera litezke. Saritutako lanak eta aipamen berezia jaso dutenak bi udalen webetan jarriko dira ikusgai. Sarituek bere lana berreskuratu nahi izanez gero urtarrilaren 31 arte izango dute aukera.

Zumarragan edo Urretxun ikasten duten eskola-umeek har dezakete parte lehiaketa honetan. Hiru maila bereiziko dira: A maila: LHko 1. eta 2. mailakoak; B maila: LHko 3. eta 4. mailakoak; D maila: LHko 5.eta 6. mailakoak

Lehiakide bakoitzak lan bakarra aurkeztu ahal izango du. Krisma egiteko materiala egile bakoitzak aukeratu ahal izango du. Lana egiteko garaian kontutan izan behar da zer den krisma bat: Gabonak zoriontzeko tarjeta. Beraz, lana gehienez A4 neurria duen kartulina, kartoia, papera edo antzeko material batean eginda egongo da.

Lanaren atzeko aldean ondoko datuak azaldu beharko dute: 1.- Izen-abizenak; 2.- Ikastetxea, maila, adina; 3.- Helbidea eta telefonoa. Lan guztiak Zumarragako Zelai Arizti kultur etxean edo Urretxuko Aizpurunea kultur etxean aurkeztu beharko dira, abenduaren 1a bitartean, hau barne. Epaimahaiaren erabakia abenduaren 22an, arratsaldeko 6etan, Urretxuko Liburutegian ezagutaraziko da, eta ekitaldi berean sari banaketa egingo da.

Epaimahaia Zumarragako eta Urretxuko Udaleko Kultura Batzordeek izendatuko dute. Edozein zalantza edo iformazio gehiago 943 038088telefono zenbakian.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos