Euskararen Paparazziak Argazki lehiaketa antolatu da Urola Garaian

Kartela. Urola Garaia osoan jarri da lehiaketaren kartela.
/GORKA
Kartela. Urola Garaia osoan jarri da lehiaketaren kartela. / GORKA

F.J.A.G. URRETXU.

Argazki lehiaketa da Euskararen Paparazziak. Urola Garaiko merkataritza, ostalaritza eta zerbitzu establezimenduetan euskararen erabilera handitzeko hizkuntza paisaiak duen garrantzia azpimarratzea du helburu egitasmoak.

Parte-hartzaileek Urola Garaiko saltokietan ikusgai eta euskaraz dauden errotuluei, kartelei edo bestelako idatziei argazkiak atera, eta WhatsApp edo e-posta bidez bidali beharko dituzte 628759948 zenbakira edo pozikgainera@gmail.com helbide elektronikora.

Euskara eta merkataritza/ostalaritza hobekien uztartzen dituzten argazkien artean zozketa egin eta 100 euroko 15 sari banatuko dira.

Egileak, argazkiarekin batera, honako informazio hau igorri beharko du: izen-abizenak eta argazkia zein herritan eta establezimendutan egin duen. Lehiaketan parte hartzeko ez da ez adin, ez bestelako mugarik izango, gehienez 5 argazki aurkezteko muga baino ez. Sariduna 16 urtetik beherako pertsona bada, saria saridunaren guraso edo legezko tutore batek hartu beharko du.

Antolatzaileek jasotako argazkiak Internet bidez zabaldu edo merkataritzako euskara planeko bestelako ekimenetarako erabili ahal izango dituzte. Erabiliz gero egilea nor den adieraziko dute. Argazkiak 2017ko urriaren 16tik azaroaren 17ra bitartean bidali ahal izango dira.

Lehiaketaren sariak 2017ko azaroaren 30ean banatuko dira. Irabazleek 2017ko abenduaren 1etik 2018ko urtarrilaren 6ra bitartean gastatu beharko dute irabazitako txartela.

Fotos

Vídeos