Eskolan izen emateko epea zabalik

Datorren hilaren 26ra arte zabalik izango da 'Urretxun Bizi Gara' Harrera Eskolarako matrikula egiteko epea. Udalaren ekimen hau beste kultura batzuetatik datozen adin nagusiko bizilagunei zuzendua dago, Urretxuko eta Urola Garaia eskualdeko gizartearen, historiaren, aukera eta baliabideen inguruko ezagutza handiagoa izan nahi dutenentzat, alegia. 'Urretxun Bizi Gara' ekimenaren laugarren edizio honetako saioak astearte eta ostiraletan izango dira, 9:30 - 11:45 bitartean, Urretxuko kultur etxean. Urriaren 3an hasi eta abenduaren 22ra bitartean, guztiz doan izango diren 36 eskola-ordu jasoko dituzte ikasleek, hitzaldi, txango, bisita eta tailer modura. Aurrekoetan bezalaxe, teknikariek, eragileek eta herriko erakundeek hitz egingo dute zuzenean ikasleekin, historia eta gizartea, kultura, enplegua, etxebizitza, hezkuntza, hizkun-tza, osasuna, e.a... hizpide hartuta. Gainera, edizio honetan, lehen aldiz, nahi duten ikasleek egonaldia egin ahal izango dute bost astetan zehar herriko kultur elkarteren batean, elkarrekiko ezagutza sustatzeko eta harrera nahiz egokitzapen prozesuak errazteko.

Fotos

Vídeos