Eñaut Elorrietak kontzertu bat eskainiko du maiatzaren 6an

Eñaut Elorrieta Tourseko San Martin elizan izango da. / J. MARI LÓPEZ
Eñaut Elorrieta Tourseko San Martin elizan izango da. / J. MARI LÓPEZ

Sarrerak salgai daude Urretxu-Zumarraga Ikastolan, Kilometroak dendan eta hainbat tabernatan

FCO. JAVIER AGUADO GOÑI URRETXU.

Kilometroak 2018 jaiaren baitan ekintza ugari antolatzen ari da Urretxu-Zumarraga Ikastola. Hauetako bat izango da Eñaut Elorrieta musikari eta konpositoreak maiatzaren 6an, arratsaldeko 19:00etan, Urretxuko Tourseko San Martin elizan eskainiko duena.

Deserriko kantak diskoaren zuzeneko kontzertua eskainiko du gernikarrak eta kantaren batean Ikastolako haurrak izango ditu lagun. Urretxuko elizak eskaintzen duen akustika kontuan hartuta, musikaz gozatzeko aukera paregabea.

Sarrerak salgai daude, 10 eurotan, Urretxu-Zumarraga Ikastolan, Kilometroak dendan eta taberna hauetan: Urretxuko Zona Zero eta Motz, Zumarragako Arkupe, Legazpiko Katilu, Beasaigo Plazape, Bergarako Pol Pol eta Oñatiko Txaketua eta Boga.

Abeslaria ospetsua

Ospe handiko abeslaria da Elorrieta. Ken Zazpi taldeko abeslaria da gaur egun. Lugarri taldean eman zituen lehen urratsak, eta gero gitarrarekin lagundu zion Mikel Urdangarini lehen bi diskoetan. Hala ere, abeslari gisa nabarmendu da azken urteetan, eta berriki bakarkako lehen diskoa kaleratu du, 'Deserriko kantak'. Deserriaren gaiaren inguruan Joseba Sarrionandiak, Harkaitz Canok, Mario Benedettik edota Gabriel Arestik idatzitako olerkiak musikatu ditu Elorrietak lan horretan.

Más

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos