Ekintza ugari Euskararen Eguna ospatzeko

DV URRETXU.

Ate joka dugu abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Urretxun eta Zumarragan ekin-tza ugari izango dira aurten egun horren harira eta horietako bat: Euskararen Mintzoidromoa izango da. Euskaltegiaren laguntzarekin antolatu dute Mintzodromoa. Abenduaren 2an izango da Urretxuko udaletxeko sarrera nagusian; 40 lagun inguru elkartuko dira, urtero bezala, 12:00etatik 13:00ra.

Erronka euskararen erabilera kalera ateratzea izango da, euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak euskaraz solasean jarriz. Euskara eta euskaraz konpartitzea da asmoa. Partaideak launaka bilduko dira mahaietan eserita eta interes orokorreko gaiez arituko dira, berriketa lasaian kafe bat hartuz. Ordu laurdeneko hiru txanda antolatuko dira eta txanda bakoitzaren ondoren beste mahai batera mugitu beharko dute partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko.

Ekintza honen bidez euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea da helburua; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari bidea ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea... azken finean, euskara eta euskaraz konpartitzea. Parte hartzaile asko Udal euskaltegiko ikasleak edo Mintzalaguna egitasmoan aritzen dira urtean zehar, eta oraingoan denak elkartu nahi izan dituzte Euskararen Eguna aitzakiatzat hartuta.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos