Lau egunetako mendi irteera Pirinioetara eta Andorra aldera Santiagoko zubian

F.J.A.G. URRETXU.

Goierri K. E. Mendi Sailak, 4 egunetako mendi irteera antolatu du Frantziar eta Kataluniar Pirinioetara eta Andorra aldera. Uztailaren 22, 23, 24 eta 25ean izango da mendi irteera hau. Lehenengo egunean, 22 larunbata, goizeko 6:00etan Goierriko plazatik aterako dira. Autobusak Ariege bailarara (Frantzia) joango da, Andorraren beste aldera. Auzat izeneko herrira iritsi, eta bertan emango zaio hasiera ibilbideari. Parking de L' Artiguesetik pasatu eta 1.200 metroko desnibela gainditu ondoren 3-4 ordu ostean La Pinet izeneko aterpera iritsiko dira. Bertan ostatu hartuko dute mantenu erdian (afaria, gaua eta gosaria).

Hurrengo egunean, 23 igandea, goizean goiz aterpetik atera eta bailaran zehar igoaz Pica d'Estat (3.147 m) gailurrera igoko dira, Kataluniako altuena izanik hau. Aldameneko gailurretara igo-tzeko aukera ere egongo da, Verdaguer, Sotllo, Montcalm hirumilakoak, besteak beste. Kontrako bailaratik, hegoaldetik, Valferrera aterpera jaitsiko dira, bertan pasatuko dutelarik bigarren gaua, hau ere mantenu erdian.

Hirugarren egunean, 24 astelehena, aterpetik atera eta bailara ikusgarrian zehar igoaz Coma Pedrosa (2936 m) gailurrera igoko dira. Laugarren eta azken egunean, egun librea izango da norberak nahi duena bisitatu dezan Andorran aukera ugari egonik: Caldea bainuetxea, rafting, 3 orduko ibilbideak, Seu bisitatu etab. Arratsaldez herrira itzuliko dira, asteburu zoragarria igaro ondoren Fran-tzia, Katalunia eta Andorra lotu dituztelarik.

Izena Goierri KEn eman behar da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos