Duatloi txikia bihar Plazaola Urola triatloi klubak antolatuta

FJAG URRETXU.

Azken urteetan ohikoa denez, Plazaola Urola rriatloi klubak duatloi rxikia antolatu du. Bihar izango da arratsaldeko 16:00etan hasita. Parte hartzaileak hasieran korrika egin beharko dute zirkuito motz batean eta gero Areizaga-Kalebarren plazan bizikleta hartu eta herriari buelta bat eman beharko diote. Azkenik hasieran eginiko korrika saioa berriro egin beharko dute. Hiru talde egongo dira: 2008-2009 urtean jaiotakoak, 2006-2007 jaiotakoak eta eta 2004-2005 urtekoak. Norberak bere bizikleta eraman beharko du eta derrigorrezkoa da kaskoaren erabilera, bizikletako sektorean trafikoa moztuta egongo da.

Bukaeran domina, kamisetak eta merienda banatuko zaie parte hatzaileei. Probaren helburua kirol berri bat ezagutzea da lagunekin ondo pasatuaz, eta antolatzaileek bereziki neskei luzatzen die gonbite . Izen ematea egunean bertan egin daiteke Areizaga Kalebarren plazan eta doakoa izango da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos