Borrar
Las 10 noticias clave de la jornada
Aurreko ediziotako parte-hartzaileak. AZKARATE
Dena prest Mingainluze lehiaketa hasteko

Dena prest Mingainluze lehiaketa hasteko

135 gaztetxo igoko dira, txandan-txandan, Labeaga aretoko oholtza berezira

FJAG

URRETXU

Jueves, 11 de enero 2018, 00:07

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Aurreko urteetako arrakasta ikusirik, Mingainluze lehiaketaren edizio berri bat antolatu dute aurtengo udazkenerako Zumarraga eta Urretxuko udaletako euskara eta kultura sailek. Gabonak baino lehen izen-emate epea irekita egon zen eta guztira berrogeita bost taldek eman dute izena aurtengo ediziorako. Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. mailetako haurrei zuzendurik dagoen lehiaketa da Mingainluze, eta hiruko taldetan eman dute izena gaztetxoek. Hortaz, 135 gaztetxo igoko dira, txandan-txandan, Labeaga aretoko oholtza berezira.

Izena emandako talde kopuru handia ikusirik, aurreko urteetako bideari eutsiz bi aurrekanporaketa saio egingo dira, eta talde onenek aurrera egingo dute, finalerdietara. Antolatzaileen esanetan, «aurre-kanporaketa saioak nahiko jende-tsu eta zalapartasuak izan ohi dira, baina gaztetxo guztiek euren aukera izan dezaten bermatzen dute. Izan ere, garrantzitsuena parte hartzea da eta horrela denek izango dute parte hartzeko aukera». Aurrekanporaketak eta finalerdiak pasata, talderik onenek jokatuko dute aurtengo Mingainluzeko final handia.

Aurrekanporaketa saioak asteburu honetan izango dira, larunbat eta igandean arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Labeaga aretoan. Hurrengo asteburuan finalerdiak izango dira (hilak 20 eta 21) eta finala hilaren 28ean jokatuko da, igandearekin. Saio guztiak irekiak dira eta edonor hurbildu daiteke gaztetxoen abilezia gertutik ikustera.

Partehartzaileek froga ezberdinak egin beharko dituzte, betiere hizkuntzaren erabilera eta arlo askotako jakintza konbinatuz. 'Tribuaren berbak', 'Erantzuna emanda', 'Potokumeak', 'Imintzioka' edo 'Zer da zer' dira Mingainluzen egingo diren frogetako batzuk. Sorpresak ere egongo direla aurreratu dute antolatzaileek; euren hitzetan «aurreko urteetan oso gustura geratu ginen lehiaketak izandako harrerarekin, erabat egonkortu da eta gaztetxoak zain egoten dira dataren zain. Aurten ere aurreko urteetako mailari eustea da erronka».

Lehiaketako talderik onenek sari ederrak jasoko dituzte eta bukaeran partehartzaile guztientzat merienda eder bat ere egongo da, besteak beste. Behin Mingainluze bukatuta eta ihauteriak atzean utzita, txikiagoek 'Trebezi lehiaketan' parte hartzeko aukera izango dute, baina hori beste istorio bat izango da!

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios