'Camille bidea' egiteko aukera Ostadarrekoekin

FJAG URRETXU

Ostadar Mendi Taldeak ekain, uztail eta irailean zehar 'Camilleren bidea' izenez ezaguna den zeharkaldi zirkularra antolatu du, bi etapa hilabete bakoi-tzean eginez zeharkaldiaren 6 etapak osatzeko. 'Camilleren bidea' bertako azken hartzaren omenezko ibilbidea da. 2010ean hiltzat eman izan da, haren arrastoak ezin izan dira-eta ordudanik ikusi. 25 urte zituen orduan, adin handia hartz batentzako eta bere bizitza osoa Biarnoko mendialdean eman zuen, baita Erronkariko Haranean eta Aragoin. 'Camilleren Bidea' (www.lasendadecamille.com) 104 kilometro luze den trekking biribila da, Mendebaldeko Pirinioetako Parke Naturala sakonki ezagutzeko parada ematen duena Aragoiko alde piriniarrean baita Frantzia aldean Frantziako Pirinioen Parke Naturalean ere, Aspe Haranari dagokion zatian.

Datak eta aurrez ikusitako ibilbideak hurrengoak dira. Ekainak 9: Puen de Santana (Hechotik Ozarako errepidea), Gabardito Aterpea, Bisaurin (2.555 m - aukerako tontorra) eta Lizarako Aterpean gaua ematea. Ekainak 10: Lizarako Aterpea, Sarrioen Harana, Estanés aintzira eta Somport Mendatean (Aysa ostatuan) amaitzea. Uztailak 7: Somport Mendatea, Sansanet-eko Basoa, Espelunguère-ko Basoa, Lapachouaou-ko Lepoa, Lac d'Arlet aintzira eta Arlet-eko Aterpean gaua ematea. Uztailak 8: Arlet-eko Aterpea, Saoubathou Lepoa, Puerto del Palo Mendatea, Labrenère eta Lescun herrian amaitzea (Lauzart kanpina). Irailak 8: Lescun, Mazouza-ko, Ansabère-ko etxoletako, Petrechema-ko Azako, pont-a Foyas del Ingeniero eta Linza-ko Aterpean gaua ematea. Irailak 9: Linzako Aterpea, Zuriza Kanpina, Taxeras, Achar de Alano, barranco de la Reclusa sakana, Collado Bajo de Lenito lepoa eta Puen de Santanan amaitzea (Hechotik Ozarako errepidea), zirkulua itxiz.

Izena emateko epea irekita dago.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos