Bihar izango da Mintzodronomoa

FJA URRETXU.

Zumarraga eta Urretxuko Udalek udal euskaltegiaren laguntzarekin antolatu dute bihar larunbatean izango den Mintzodromoa. Urtero bezala, Urretxuko udaletxeko sarrera nagusian,40 lagun inguru elkartuko dira eguerdiko 12:00etatik 13:00ra.

Partaideak launaka bilduko dira mahaietan eserita eta interes orokorreko gaiez arituko dira, berriketa lasaian kafe bat hartuz. Ordu laurdeneko hiru txanda antolatuko dira eta txanda bakoitzaren ondoren beste mahai batera mugitu beharko dute partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko. Gogoratu ekintza honen bidez euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea dela helburu nagusia. «Nahi duen guztia bertaratu dadila, ongi etorria izango baita», antolatzaileek diotenez.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos