Borrar
Igandean aholtza gainean «trebezietan» aritu zen taldetxo bat. G.A.
'Best friends' taldeak irabazi du aurtengo Trebezia Lehiaketa

'Best friends' taldeak irabazi du aurtengo Trebezia Lehiaketa

Ia 240 umek hartu dute parte zazpigarren edizioan eta bukaeran datorren urteko txandaz galdezka aritu ziren gaztetxo ugari

F.J.A.

URRETXU.

Martes, 20 de marzo 2018, 00:33

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Pasa den igandean jokatu zen Trebezia Lehiaketako finala Labeaga aretoan. Gorka Azkaratek gogorarazten duenez, lehiaketa hau herriko ikastetxeetako haurrei zuzendurik egon da eta erantzun oso ona izan du, ehundaka gaztetxo izan baitira parte hartu dutenak. Igandeko finalean, izena emandako 79 taldeen arteko 24 onenak izan ziren lehian nor baino nor eta azkenean, hainbat proba egin ostean, 'Best friends' taldea (Ane Badiola, June Lopez, Maren Martin) izan zen nagusi, puntuaketa estu joan bazen ere.

Igandeko saioa ere jendetsua izan zen eta Labeaga aretoa txiki geratu zen ia, sailkapen faseko saioetan bezala. Izan ere, partehartzaileek jende andana mugiarazten dute, euren guraso, senitarteko, lagun eta gainerakoak ere saioa bertatik-bertara jarraitzen baitute.

Esan bezala, talde finalistek hainbat proba egin behar izan zituzten, euren trebezia erakusteko, eta onenek fase ezberdinak igaro eta aurrera egin zuten. Haserako 24 taldeen artetik zortzi pasa ziren bigarren txandara eta horietatik lau baino ez azkeneko probetara. Talde irabazlearen atzetik, 'Kutxipanda' (Ainara Elizondo, Iara Etxaniz, Maren Elgarresta), 'Hirulzarrak1' (Maialen Urmeneta, Maren Rodanes, Leire Vivas) eta 'Sormen taldea' (Malen Murua, Idoia Aramburu, Malen Rodriguez) izan ziren indartsuenak, bigarren postutik laugarrenera, hurrenez-hurren.

Azkeneko ariketetan, gainera, partehartzaileek euren gurasoen laguntza izan zuten ohiko koreografia osatzeko, eta horrek umorea erantsi zion amaierari, Azkareteren esanetan.

Amaieran, lehenengo lau sailkatuek sari bereziak jaso zituzten. Antolatzaileek positiboki baloratu dute ekimena. «Trebezia Lehiaketak aurten ere izan duen erantzuna ikaragarria izan da, ia 240 haurrek hartu dute parte guztira, adin tarte horretako herriko haur guztiek ia, eta ikuskizuna aparta izan da. Aurten 7. edizioa bete ostean, aurrerantzean ere ildo beretik jarraitzeko asmoa dugu», adierazi zuten.

Bukaeran, gaztetxo ugari datorren urteko edizioaz galdezka ari ziren jadanik, eta aurten adin minimora iritsi ez baina datorren urtean iritsiko diren zenbait gaztetxo ere irrikitan zeuden euren aukera noiz helduko: «aurten ez dut parte hartzerik izan baina datorren urtean parte hartzeko moduan izango naiz eta urte guztia daukat entrenatzeko».

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios