Badator denboraldi berria KKinzona Irratian

Kkinzona Barrenkalen dago./
Kkinzona Barrenkalen dago.

DV URRETXU.

KKinzona Irratiak denboraldi berria hasi du jada, 11 irratsaio propiorekin, aurten. Honez gain, webgune berria ere aurkeztu nahi die KKinzonak herritarrei, http://kkinzona.eus helbidean. Aipatu, webetik irratia online entzuteko aukera dagoela jada.

Kkinzona Irratiak denboraldi berria hasi du. Bertan ekoiztutako 11 irratsaio propio eskainiko ditu aurten Urretxuko eta Zumarragako irrati libreak eta urteroko moduan, Arrosa Saretik hartutako irratsaioekin osatuko du programazioa. Hauek guztiekin, aste osoko programazioa osatu dugu, egunean 24 orduz emitituz.

Hau guztiari behar bezalako hasiera bat eman asmoz, datorren ostiralean, urriaren 27an, denboraldiaren aurkezpena eta irratsaio berezia burutuko ditu Kkinzonak Potros enparantzatik zuzenean, 18:00etatik 20:00etara. Bertan, programazioa aurkezteaz eta banatzeaz gain, zuzeneko musika entzuteko eta mokadutxo bat jateko aukera ere egongo da. Herritar guztiak gonbidatuta daude denboraldi hasierako saio berezira.

Aurtengo ikasturtean 11 irratsaio ekoiztuko dira Kkinzonan, denetariko gaiak landuz: 1215. Katea (Bi igandean behin, arratsaldeko 19:30ean); Eromerian (Igandero arratsaldeko 17:00etan); Gaur Egur (Astelehenero 20:00etan); Gogodromoa (Bi igandez behin 22:00etan); Hitzen lioa hirutan (Bi ostiralez behin, arratsaldeko 15:00etan); Hontzaren gauerdiko eztula (Igandero, gaueko 00:00etan); KKheroiak (Bi ostiralez behin, arratsaldeko 18:00etan); Sokaren Itzala (Bi asteartez behin, gaueko 21:30ean); Spuela! (Ostiralero gaueko 22:00etan); lanning Prest! (Ostiralero, arratsaldeko 20:00etan). Ez dira faltako zuzenezko konexioak

Fotos

Vídeos