Asteburu honetan Mingainluze lehiaketaren finalerdiak Labeagan

Oholtzan. Pasa den asteburuko Mingainluzeren irudi bat. /  AZKARATE
Oholtzan. Pasa den asteburuko Mingainluzeren irudi bat. / AZKARATE

Gaztetxoek hitzarekin jolasten dute Urretxu -Zumarragako udalek eta Bertso Eskolak proposatzen duten lehiaketa honetan

F.J.A URRETXU.

Pasa den asteburuan jokatu ziren Mingainluze lehiaketako zazpigarren edizioko aurrekanporaketak. Aurreko urteetako ildoari segika, berrogeita bederatzi taldek hartu dute parte aurrekanporaketa horietan, 3ko taldetan banatuta.

Berrogeita bederatzi talde horietatik hogeita lauk egin dute aurrera eta asteburu honetan finalerdietan neurtuko dituzte indarrak, gaur larunbatean eta bihar, hain zuzen ere. Gogoratu saio guztiak irekiak direla, ez da sarrerarik ordaindu beharrik. Beraz, nahi duena inguratu daiteke Labeaga aretora partehar-tzaileen abilezia bertatik bertara jarraitzera.

Saio guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira, eta azkena, finalakoa, hilaren 28an izango da. Lehiaketako talderik onenek sari ederrak jasoko dituzte eta bukaeran partehartzaile guztientzat merienda eder bat ere egongo da.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos