Animazio bideoa osatu dute Bertatik Bertara egitasmoa azaltzeko

Kalitatea. Bertatik Bertara. /  AG
Kalitatea. Bertatik Bertara. / AG

FJAG URRETXU.

Bertatik Bertara proiektua zer den eta zein helburu dituen azaltzeko, animaziozko bideo bat osatu dute antolatzaileek. «Orain arte egindako bideoetatik apur bat ezberdindu, eta egitasmoa modu atsegin eta erakargarrian aurkeztea da helburua», diote.

«Bideoa egiterakoan, kontuan izan ditugu egitasmoan parte hartzen duten eragile ezberdinen ekarpenak, eta denen ideiekin osatu dugu. Gure herrietako mendiak eta baserriak irudikatu ditugu bideoan, baita gaur egungo kontsumo sistemak eragiten duen kutsadura eta baserrien gainbehera ere. Eta egoera horren aurrean, Bertatik Bertarak dituen erronkak eta, aurrera eramaten dituen ekimenak aipatu dira, modu oso bisualean». Youtube, Whatsapp eta sare sozialen bidez elkarbanatuko dutebideoa, ahalik eta jende gehienarengana iristeko. Informazio gehiago: bbkomunikazioa@uggasa.eus edo 943 72 52 16 (Maialen).

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos