Abian da Mingainluze lehiaketa

Kontzentratuta zeuden galdera aurretik. /  AZKARATE
Kontzentratuta zeuden galdera aurretik. / AZKARATE

FJAG URRETXU.

Pasa den asteburuan jokatu dira Mingainluze lehiaketako zazpigarren edizioko aurrekanporaketak, umoretsu eta jendetsuak, ohi bezala. Aurreko urteetako ildoari segika, berrogeita bederatzi taldek hartu dute parte aurrekanporaketa horietan, 3ko taldetan banatuta. Berrogeita bederatzi talde horietatik hogeita lauk egin dute aurrera, eta datorren asteburuko finalerdietan neurtuko dituzte indarrak. Finala, berriz, hilaren 28an izango da.

'Erantzuna emanda', 'Hizki zopa' eta 'Imintzioka' izan ziren aurrekanporaketetan talde partehartzaileek egin beharreko frogak; talde batzuk hiru frogetan euren maisutasuna erakutsi zuten eta beste batzuk froga batzuetan besteetan baino erosoago aritu ziren. Edozein kasutan, talde guztiek izan zuten euren abilezia erakusteko parada. Finalerdietan, Mingainluzeko beste froga batzuk egingo dira, eta horietan ere ez dira gatza, piperra eta lehia puntua faltako, beti bezala.

Esan bezala, aurrekanporaketa saioetatik sailkatutako hogeita lau taldek jokatuko dituzte finalerdiak datorren asteburuan: 'Hrvatska Tarjeta Vasca' (Imanol Ruiz de Illarduya, Oier Prieto, Luca Filipovic), 'Chupa-chupsak' (Lucia Garmendia, Paula Adanez, Nahia Izagirre), 'Jator, Pecho esponja' (Telmo Arribas, Iker Esnal, Jon Agirre), 'A.J.I.' (Julen Elgarresta, Asier Fernández, Igone Amado), 'LOL P.6' (Garazi Huebra, Oihane Lopez, Maddi Bilbao), 'Hiru lagunak' (Marta Manuel, Ane Miren Alustiza, Uxue De Sosa), 'Las Txupiguais' (Bidatz Gomez, Enara Usabiaga, Aratz Dominguez), 'Hiru hoberenak' (Nahia Cantalapiedra, Inge López, Olatz Lasa), 'Azkenak' (Telmo Etxeberria, Hodei Salaberria, Danel Pildain), 'GEU' (Ane Bilbao, Itziar Zabaleta, Iraitz Aramendi), 'Las Divas' (Nahia Urbizu, Lorea Diaz de Garaio, Aisling Clarke), 'Ekipo Bolita' (Julene Urmeneta, Saioa Carranza, Nahia Gomez), 'Supercrackak' (Markel Cantero, Andoni Delgado, Jairo Herrera), 'Hiru Mariak' (Jone Ibañez, Haizea Barón, Maren Pérez), 'Reala' (Manex Larrañaga, Imanol Inza, Gorka Murua), 'Guligus taldea' (Malen Etxaniz, Aitana Lizarraga, Ibone Cecilio) 'Hegazti taldea' (Leire Larrea, Izaro Paredes, Eider Tome), 'Bad bunny beibe be' (Olaia Castro, Aitana Rivas, Eider Fernandez), 'Neskak' (Saioa Telleria, Maria Arratibel, Irati Marin), 'Gorgoloak' (Aimar Sanz, Mohsin Ali, Unatz Fernandez), 'Hirustak' (Maddi Sainz, Xabat Arreitaonaindia, Jon Idigoras), 'Pakito txokolatero' (Beñat Aiastui, Oier Mujika, Egoitz Torres), 'Bi gizon eta erdi' (Oier Ibarluzea, Unax Babarro, Oier Urkiola) eta 'Mingain Motz' (Nahia Rodriguez, Itsaso Perez, Lucia Elgarresta).

Datorren asteburuko saio biak, eta baita finala ere, irekiak dira, ez da sarrerarik ordaindu beharrik eta nahi duena inguratu daiteke Labeaga aretora partehartzaileen abilezia bertatik bertara jarraitzera. Saio guztiak arratsaldeko 17:00etan hasiko dira.

Azken saioan, urtarrilaren 28an, aurtengo Mingainluzen parte hartu duten gaztetxo guztientzat merienda ederra egongo da Labeaga aretoan bertan, finalaren amaieran. Horrez gain, talderik onenek ere sariak jasoko dituzte.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos