Diario Vasco
Umorez. Pasa diren urteetan giro bikaina sortu zen bertsotan.
Umorez. Pasa diren urteetan giro bikaina sortu zen bertsotan.

Hemen da Martxoan Bertsoa ekimena

  • Gipuzkoako Herriarteko txapelketak eta Martxoan Bertsoak bat egingo dute datozen asteetan

Realza y moldea tu cuerpo con los últimos diseños en moda íntima

Hasta 80%

Gran variedad en alfombras de diseño

Las mejores marcas a los mejores precios

Diseños con impresión digital para decorar tu hogar

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda clásica para hombre y mujer

Hasta 80%

Diseños originales que decoran y protegen tu mesa

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda casual para hombre y mujer

Hasta 90%

Viste tu cama con diseños originales

Hasta 70%

Abrígate este invierno con estilo

Hasta 80%

Calzado técnico running y trail para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Moda chic y casual a precios increíbles!

Hasta 80%

Decora y protege tu sofá con fundas de calidad

Las mejores marcas a los mejores precios

Textura y suavidad en textil de baño

Las mejores marcas a los mejores precios

Desplázate con la mejor tecnología

Hasta 70%

La marca de moda en exclusiva para ti

Las mejores marcas a los mejores precios

Tus marcas favoritas en deportivas técnicas y casual

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Calzado de tus marcas favoritas

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Últimas tallas a precios insuperables!

Hasta 90%

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Moda urbana con estilo propio

Las mejores marcas a los mejores precios

Gran selección de consumibles para todas las marcas

Hasta 70%

¡Accesorios escolares y juguetes de sus personajes favoritos!

Hasta 70%

Relojes y joyas para hombre y mujer

Hasta 70%

Chaquetas y complementos de piel para hombre y mujer

Hasta 80%

Botas, botines y zapatos de piel para mujer

Hasta 70%

Todas las marcas en relojes para hombre y mujer

Hasta 80%

Encuentra todo lo que necesitas para vestir tu hogar

Hasta 80%

Neguan bete-betean sarturik gauden honetan, bertsoak protagonismoa berreskuratuko du Urretxun eta Zumarragan. Bertsozaleak zain egoten dira garai hau noiz iritsiko, Martxoan Bertsoak bertso ziklo arrakastatsuaren edizio berri bat jartzen baita abian beti sasoi honetan. Aurten, gainera, Gipuzkoa mailan jokatzen ari den Herriarteko Bertsolari Txapelketarekin bat egingo du, egutegi aldetik behintzat, herriko bertso txapelketa umoretsuak.

«Bertso eskolako bi talde ari gara Gipuzkoako Herriartekoan parte hartzen, eta beste herri batzuen aurka saioak jokatu behar ditugu. Martxoan Bertsoa ere garai honetan antolatu ohi dugu, eta bateko eta besteko saioekin bertso jarduna oparoa izango da ondorengo asteetan», diote antolatzaileek.

Horrela, herriko taldeetako batek (Simimisol izen umoretsua jarri diote talde horri) Lasarte-Oriako taldearen aurka neurtuko ditu indarrak datorren ostiralean, hilak 17, Gaztelekun, 23:00etatik aurrera. Hurrengo astean (otsailak 24) talde horrek Aian kantatuko du bertako taldearen aurka, eta herriko beste taldeak (Potoxop), Oiar-tzunen egingo du bere ekitaldia. Azkenik, martxoaren 11n kantatuko du Potoxop-ek herrian, hain zuzen Amalur elkartean egingo den bertso afarian.

Saio horiek jokatu ostean multzo bakoitzeko talderik onena igaroko da hurrengo fasera. Ikusi egin behar, beraz, Simimisol edo Potoxop aurrera egiteko moduan dauden, nor bere multzoko taldeei gailentzeko gai den, alegia.

Bertso eskolako kideen esanetan, «ilusio handiz gaude Herriarteko Txapelketa hasteko zain, bertsolariak ez ezik gaijartzaileak, epaileak eta bestelako laguntzaileak ere bildu baititugu mugimendu honen ai-tzakian, eta horrek herriko bertso sarea ehun-tzen jarraitzeko balio izan digu».

Martxoan Bertsoa zikloak, bere aldetik, 15. edizioa beteko du aurten. Taldekako txapelketa umore-tsuari eutsi egin diote aurten ere bertso eskolako kideek, eta gehienetan bezala 3 kanporaketa eta finala izango ditu aurtengo ekinaldiak. Martxoaren 3an, 4an eta 10ean izango dira kanporaketak, Apatxe, Motz eta Fox tabernetan, hurrenez hurren, eta finala martxoaren 25ean jokatuko da, larunbatarekin, ohi bezala Gaztelekun.

Finaleko eguna, ordea, berezia izango da. «Aurten 15 edizio beteko ditugula eta, edizio guztietan parte hartu duten bertsolariak elkartu eta egun osoko egitarau bat prestatzen ari gara. Bazkari jendetsu bat egin nahi dugu eta bazkalostea bertsoz eta kantuz girotu, aurtengo txapelketako finalarekin emateko egunari amaiera», azaltzen dute. Aipagarria da 100 lagun baino gehiagok hartu dutela parte txapelketan, edizio guztietako partaideak kontuan hartuz. Ez da jendetza makala.

Orain arte aipaturiko ekintzak gutxi balira, martxoaren 17an, ostirala, bertsoarekin lotutako emanaldi bereziak izango ditugu Gaztelekun. Iluntzeko 20:00etan Autobiographikal taldearen poesia antzerkituaz gozatzeko aukera izango da eta egun berean, gaueko 23:00etan, Bertsxortan taldeak seriotasunari barre egiteko bideak proposatuko ditu, emanaldi fresko eta atseginean. Aurtengo zikloa bukatzeko aste hauetan herriko ikastetxeetan martxan dagoen Zumarraga-Urretxuko Eskolarteko Bertsopaper Lehiaketaren sari banaketa izango da Zelai-Arizti aretoan, martxoaren 31n.

Astebete geroago Korrika gure herriotatik igaroko da eta momentuz iragarri ez den arren, litekeena da bertsoarekin zerikusia duen beste ekimenen bat egotea euskararen aldeko ekimen jendetsu horren aitzakian.

Presta gaitezen, bada, bertsoaren olatura igo eta gozatzeko.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate