Diario Vasco

Urteko Ttipi-Etapa ekimenaren lehen irteera gaur izango da

Ttipi Etapa. Gaur dute hitzordua Areizaga-Kalebarren plazan.
Ttipi Etapa. Gaur dute hitzordua Areizaga-Kalebarren plazan.

Gaur Ttipi-Etapa 2017. urteko ibilbideen programa berri bat jarriko dute martxan Urretxun eta Zumarragan. Herriko adineko jendeak kalera irten eta lagun artean ibiltzeko ohitura bultzatu nahi dute Tipi-Etaparen bitartez. Etxean gelditu beharrean, lagun artean paseatu eta ohitura osasuntsuak har-tzeko aukera paregabea eskainiko dute.

Antolatutako ibilbideak lauak eta laburrak dira, helburua ariketa fisikorik egiten ez duten eta zailtasunak dituzten pertsonak mugiaraztea baita. Ibilaldiak asteko egun jakin batean egingo dira, asteazkenetan, hain zuzen ere, eta beti abiapuntu eta ordu bera (11:00etan) izango dute.

Areizaga-Kalebarren plazan jarri duten Ttipi-Etapa seinalearen alboan bilduko dira eta beti izango dituzte kiroldegiko begiraleren bat eta herriko elkarteetako boluntarioak zain. Bestalde, aipatu, monitoreak petoak eramango dituztela parte hartzaile bakoitzarentzat, ekimenean parte hartzen dutenak identifikatu ahal izateko. Horretaz gain, bakoitzari fitxa bat egingo zaio eta irteera bakoitzean zigilua jarriko da asistentzia kontrolatzeko.

Beraz ekimenean parte hartu nahi dutenak, gaur, goizeko 11:00etan, Areizaga-Kalebarrendik abiatuko dira ibilbide bat egiteko. Aukeratutako ibilbideak ordu beteko iraupena izango du eta ez da izenik eman behar.

Urtarriletik abendura bitartean, astean behin (asteazkenetan, 11:00etan, Areizaga-Kalebarren), ibilbide gidatuak antolatu dira. Herri mailan aktibitate fisikoa indartzea azken finean. Ibilaldi osasuntsuak, herri zirkuituak eta taldeko ekintzak sustatuko dituzte parte hartzaileek.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate