Diario Vasco

Dena prest Mingainluze lehiaketaren 6. edizioa hasteko

Iazko Mingainluze lehiaketako talde irabazleak.
Iazko Mingainluze lehiaketako talde irabazleak. / AZKARATE
  • Parte hartzaileek proba ezberdinak egin beharko dituzte, beti ere hizkuntzaren erabilera eta arlo askotako jakintza konbinatuz

Deportivas para toda la familia al mejor precio

Las mejores marcas a los mejores precios

Colección en piel de bolsos y zapatos de diseño

Hasta 70%

Selección de botas, botines y zapatos para mujer

Hasta 70%

Calzado de piel para hombre y mujer

Hasta 70%

Calzado de piel al mejor precio

Hasta 80%

Moda casual para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera para hombre y mujer

Hasta 70%

Diseños exclusivos en bolsos de piel

Las mejores marcas a los mejores precios

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Complementos y juguetes eróticos.¡Mantén viva la pasión!

Hasta 80%

Aurreko urteetako arrakasta ikusirik, Mingainluze lehiaketaren edizio berri bat antolatu dute datozen asteburuetarako Zumarraga eta Urretxuko udaletako euskara eta kultura sailek. Gabonak baino lehen izen-emate epea irekita egon zen eta guztira 44 taldek eman dute izena aurtengo ediziorako. Lehen hezkuntzako 5. eta 6. mailetako haurrei zuzendurik dagoen lehiaketa da Mingainluze, eta hiruko taldetan eman dute izena gaztetxoek.

Hortaz, 132 gaztetxo igoko dira, txandan-txandan, Labeaga aretoko oholtza berezira. Antolatzaileen esanetan, «parte hartzea aurreko urteetako ildo beretik burutu da eta beste behin ere benetan gustura gaude beste urte batez gaztetxoek emandako erantzunarekin».

Izena emandako talde kopuru handia ikusirik, aurreko urteetako bideari eutsiz bi aurrekanporaketa saio egingo dira, eta talde onenek aurrera egingo dute, finalerdietara. «Aurrekanporaketa saioak nahiko jendetsu eta zalapartatsuak izan ohi dira, baina gaztetxo guztiek euren aukera izan dezaten bermatzen dute. Izan ere, garrantzitsuena parte har-tzea da eta horrela denek izango dute parte hartzeko aukera». Aurrekanporaketak eta finalerdiak pasata, talderik onenek jokatuko dute aurtengo Mingainluzeko final handia.

Aurrekanporaketa saioak datorren asteburuan izango dira, urtarrilak 14 eta 15, arratsaldeko 17:00etatik aurrera, Labeaga aretoan. Hurrengo asteburuan finalerdiak izango dira (urtarrilak 21 eta 22) eta finala urtarrilaren 29an jokatuko da, igandearekin. Saio guztiak irekiak dira eta edonor hurbildu daiteke gaztetxoen abilezia gertutik ikustera.

Parte hartzaileek proba ezberdinak egin beharko dituzte, beti ere hizkuntzaren erabilera eta arlo askotako jakintza konbinatuz. 'Tribuaren berbak', 'Erantzuna emanda', 'Potokumeak', 'Imintzioka' edo 'Zer da zer' dira Mingainluzen egingo diren frogetako batzuk.

Sorpresak ere egongo direla aurreratu dute antolatzaileek; euren hitzetan «aurreko urteetan oso gustura geratu ginen lehiaketak izandako harrerarekin, erabat egonkortu da eta gaztetxoak data noiz iritsiko zain egoten dira. Aurten ere aurreko urteetako mailari eustea da erronka». Lehiaketako talderik onenek sari ederrak jasoko dituzte eta bukaeran partehartzaile guztien-tzat merienda eder bat ere egongo da, besteak beste. Behin Mingainluze bukatuta eta ihauteriak atzean utzita, txikiagoek 'Trebezia lehiaketan' parte hartzeko aukera izango dute, baina hori beste istorio bat izango da.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate