Diario Vasco
Euskararen Eguna. La Sallek bihar ospatuko du.
Euskararen Eguna. La Sallek bihar ospatuko du.

La Sallek egitarau zabala antolatu du Euskararen Eguna ospatzeko

  • Eguna abenduaren 3an den arren, ospakizunak biharko aurreratu dira

La Salle Legazpik bat egin nahi izan du Euskararen Nazioarteko Egunaren ospakizunekin eta egun osora zabalduko diren ekintzak antolatu ditu bihar.

Modu horretan, euskararen erabileran eta normalizazioan aurrerapausoak ematen jarraitzea aldarrikatuko du, euskara elkarbizi-tzarako eta gizarte kohesiorako tresna dela ikusita.

«Sekulako ahalegina egiten dugu gure ikasleen artean euskararen presentzia indartzeko gure hizkuntza delako eta uste dugulako hizkun tza aniztasunak aberastu egiten gaituela pertsona eta gizarte bezala. Guztion ardura da euskarari hegoak ematea», dio Dani Azurmendi zuzendariak.

Helburua da haurrak eta gaztetxoak sentsibilizatzea euskara berpizteko, indarrak batuz eta gainerako elkarte eta erakundeek egiten ari diren lanari ekarpena bat eginez.

Euskararen Nazioarteko Eguna abenduaren 3an den arren, La Sallek bihar ospatuko du. Antolaturiko aktibitateen artean denetarik dago, pintxoak, kartel lehiaketa, bertso, dantza eta kantu jaialdia...

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate