Diario Vasco

Euskararen mintzodromoa larunbatean izango da Antioko interpretazio zentroan

Mintzodromoa. Abenduaren 3an izango da Antioko sarrera nagusian.
Mintzodromoa. Abenduaren 3an izango da Antioko sarrera nagusian. / GOTZON
  • Abenduaren 3an, 50 lagun inguru elkartuko dira 12:00etatik 13:00etara

Ate joka dugu abenduaren 3a, Euskararen Eguna. Urretxu-Zumarragan ekintza ugari izaten dira egun horren inguruan eta horietako bat da Euskararen Mintzodromoa. Zumarraga eta Urretxuko udalek udal euskaltegiaren lagun- tzarekin antolatzen dute Mintzodromoa urtero. Aurten, abenduaren 3an izango da Antioko interpretazio zentroko sarrera nagusian; 50 lagun inguru elkartuko dira 12:00etatik 13:00etara.

Antioko interpretazio zentroan izateak badu bere arrazoia, izan ere, atariari 'Euskaldun Berriak' izena jarriko zaio hizkuntza ikasteko beraiek egin duten ahalegina saritzeko, merezitako omenalditxoa izango da, dudarik gabe euskara ikasi duten edo ikasten ari diren guztiek. Plaka jarriko da lehenbizi atarian eta ondoren mintzodromoa egingo da interpretazio zentroan

Euskara, kalera

Ekintza honen erronka euskararen erabilera kalera ateratzea izango da, euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak euskaraz solasean jarriz. Euskara eta euskaraz konpartitzea da asmoa. Partaideak launaka bilduko dira mahaietan eserita eta interes orokorreko gaiez arituko dira, berriketa lasaian kafe bat hartuz. Ordu laurdeneko hiru txanda antolatuko dira eta txanda bakoitzaren ondoren beste mahai batera mugitu beharko dute partaideek ahalik eta jende gehienarekin hitz egiteko.

Ekintza honen bidez euskara ikasten ari dena euskaraz hitz egitera animatzea da helburua; euskaraz jakin arren, euskaraz aritzeko aukera gutxi dituenari bidea ematea; nahiz eta euskalduna izan, ohituraz, euskaraz gutxi egiten duenari motibazioa areagotzea... azken finean, euskara eta euskaraz parteka-tzea.

Parte hartzaileetako batzuk Udal euskaltegiko ikasleak dira edo Min-tzalaguna egitasmoan aritzen direnak urtean zehar, eta oraingoan denak elkartu nahi izan ditugu Euskararen Eguna aitzakiatzat hartuta.

«Urretxu- Zumarragan festa giroan eta euskaldunak eta euskara ikasten ari direnak elkartuta ospatu nahi dugu Euskararen Eguna», diote antolatzaileek.

Temas

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate