Diario Vasco

Beldur Barik topaketa egingo da gaur arratsaldean Labeagan

Beldur Barik-etik bat egiteko deialdia egin dute.
Beldur Barik-etik bat egiteko deialdia egin dute. / AGUADO
  • Tokiko lehiaketaren sari banaketa izango da eta ondoren, bikote harreman ereduak zalantzan jarriko dituen antzerki foroa

Urola Garaiko Beldur Barik 2016 Topaketa egingo da gaur, Urretxuko Labeaga Aretoan arratsaldeko 17:00etan hasita. Alde batetik tokiko lehiaketaren sari banaketa izango da eta ondoren, Mugimundu Zapalduen Antzerki Taldearen eskutik; Maitasun Erromantikoaren bueltan, bikote harreman ereduak zalantzan jarriko dituen antzerki foroa egingo da.

Urola Garaiko 102 gazte eta gaztetxok parte hartu dute Beldur Barik 2016eko lehiaketa orokorrean. Guztira 9 bideo aurkeztu dituzte, Indarkeria matxistaren molde eta erantzun desberdinak jorratu dituzte; mikromatxismoak, bikote harreman ereduak (kontrola eta esklusibitatea), lesbofobia, generoei atxikitzen diegun estereotipoak, eta Emakumeen Empoderamentua (jabekuntza eta ahalduntzea), gizonek kultura matxistan duten paperarekin kritiko azaltzen dira, indarkeriazko egoerei aurre egiteko eran-tzun kolektiboa...

Urola Garaiko Emakumeen eta Gizonen Berdintasun Arlotik adierazten dutenez, «gazteen artean biolentzia prebenitzeko, beharrezkoa da zuzendutako eskuhartzeak gauzatzen jarraitzea, hezkuntza afektibo-sexualen programen testuinguruan kokatuz. Izan ere, jarrera eta jokaerak matxistak aldatzea dakarzkigulako; eta bestetik, indarkeria matxista baztertzen duten tratu oneko harremanen, jarreren eta jokaeren eraketa eraikitzea sustatzen dutelako».

Sari banaketaren ostean, aipatu bezala, antzerki foroa izango da, Zapalduon Antzerkitik datorkigun tresna. «Antzerki foroan, mugak ezabatzen dira eta ikusleriaren parte hartzea sustatzen da. Arazo sozio-kultural baten inguruko egoera ezberdinak antzezten dira; ondoren, ikuslegoak ebazpenean edota eztabaidan, arazoa konpontzeko proposamenak luzatzen edota antzezten dituzte. Guzti hau bideratzeko, aktore eta ikusleriaren arteko harremana dinamizatzen da. Hain zuzen, antzerkia, jendartea eraldatzeko baliabideak kolektiboki irudikatzeko laborategi gisa erabiltzen da», nabarmentzen dute bultzatzaileek.

Ibilbidea

Beldur Barik programa Berdinsarea izeneko sarearen barruan sortu zen 2006an. Gaur egun, Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundeak antolatzen du, Berdinsarea-Eudelen eta Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien bultzadarekin batera. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza Sailaren, Euskal Herriko Unibertsitatearen (UPV- EHU) eta EITBren laguntza dauka. Euskal Autonomia Erkidegoko udalek, azaroaren 25eko ekitaldien harira, Emakumeenganako Indarkeriareko Aurkako Nazioarteko Eguna dela eta, elkarlanean antolatzen dituzte era batera antolatutako kanpainak. 2006an, Berdinsarea eratu zen (berdintasunaren alde eta emakumeenganako indarkeriaren aurka lan egiten duten udalek osotutako sarea da) eta batera antolatutako lehenbiziko sentsibilizazio kanpaina abiarazi zen, eta ezaugarri eta tamaina desberdinetako 41 udalerrik baino gehiagok eman zioten babesa.

Urterik urte, ekimenetan, ahalegina egin da indarkeriari buruzko kanpainetan azaltzen diren estereotipoetatik aldendu (indarkeria fisikora mugatuta, eta emakumea biktima irudira mugatuta) eta ikuspegi positibotik heltzeko. Izan ere, beharrezkoa ikusten izan da emakumeen ahalduntzea bultzatzera bideratutako mezuak indartzea eta herritar guztien inplikazioa lortzea.

Programa 2009an jarri zen martxan. 2010ean izan zen lehiaketaren lehenbiziko edizioa, eta500 gaztek baino gehiagok hartu zuten parte, ehun proposamen inguru aurkeztuta.

Lan horiek guztiak Bilbon egindako jaialdian aurkeztu ziren, eta 200 gazte baino gehiago hurbildu ziren bertara. Horrez gain, arte garaikideko erakusketa bat, eta hainbat hitzaldi eta mahai-inguru egin ziren, artea, Internet, feminismoa eta indarkeria sexistaren aurkako borroka aztergai hartuta.

Zer da Beldur Barik Jarrera?

Kultura matxista eta indarkeria sexistaren adierazpenak eraldaketarako konpromiso pertsonal zein kolektiboa adierazten dituzten jarrerak dira. Alegia, neska eta mutilek ezberdintasun egoerei nola egiten diegun aurre erakusten duten jarrerak. Errespetuan, askatasunean, autonomian, erantzunkidetasunean eta indarkeriaren bazterketa irmoan oinarritzen direnak. Pertsona orok daukagu gure buruak(eta gorpu-tzak) zein gure ingurunea eralda-tzeko gaitasuna. Beldur Barik programaren nahia da ahalduntze eta jabekuntza prozesu horietan lagun-tzea. Bide horretan, ezinbesteko deritzogu beraien jarrerekin, ekimenekin, gorputzekin edota adierazpenekin, indarrean dugun kultura eredua transgreditzen duten pertsonak ikusaraztea eta erreferentean bilakatzea.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate