Diario Vasco

Areto futboleko lehen taldea liderrarekin berdinduta

Partida lasaia izan zuten Goierri areto futboleko lehen taldeko mutilek igandean Aldirin. Aurreko astean izandako partida hasiera txarra buruan, oraingoan gogoz ekin zioten urretxuarrek norgehiagokari, garaipen batek Elorrioko liderraren eta Otxartabe bigarren sailkatuaren pare jarriko ziela jakitun (bilbotarrek partida bat gehiago jokatu dute gainera).

Lehen golak azkar lortu zituzten etxekoek, eta 3-0 aurretik jarrita, bizkaitarrek zertxobait egin zuten behera (ordezko bi jokalarirekin bakarrik etorri ziren Urretxura), eta horrek lanak erraztu zizkien Goierrikoei; atsedenera 5 eta 0ekoarekin iritsi ziren.

Bigarren zatian Goierrik intentsitateari eutsi zion eta beste sei gol sartu zituen.

Kanpotarren gola bukaerarako 24 segundoren faltan iritsi zen (11-1 amaieran).

Golegileak: Jokin Criado (3), Montxi (3), Danilu (2), Gorka Gabilondo, Gorka Ruiz eta Endika. Aste honetan atsedena izango du lehen taldeak.

Gipuzkoako Ligan, lehen taldeak kale egin zuen (Goierrik 1, Gaintxuk 5) eta bigarren taldeak bale (Gudarik 2, Goierri Bik 4). Horrenbestez, bi taldeak 18 punturekin dira, goiko postuetan.

Gazteen garaipena

Gazte mailako mutilek garaipen zabala lortu zuten Arantzazuko Ama Ikastolaren aurka (13-2), eta kadete mailako mutilek galdu egin zuten Debabarrenaren aurka (9-1).

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate