Diario Vasco

Gurasoei zuzendutako euskalduntze programa eskaintzen du euskaltegiak

Euskalduntzen. Lupe, Alicia eta Veronica motibatuta sentitzen dira euskararekin aurrera egiteko.
Euskalduntzen. Lupe, Alicia eta Veronica motibatuta sentitzen dira euskararekin aurrera egiteko.
  • Seme-alabak eskolan dauden bitartean gurasoak euskara ikasteko erronkan

Joyas y relojes para hombre y mujer

Hasta 70%

Selección de marcas especializadas en outdoor

Las mejores marcas a los mejores precios

¡Encuentra la cazadora que se adapta a tu estilo!

Hasta 90%

Moda casual para mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Bolsos de piel made in Italy

Hasta 80%

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

¡La moda que más te gusta al mejor precio!

Hasta 80%

¡Viaja con estilo!

Hasta 80%

Deportivas, botas y zapatos para hombre

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de pulsera al mejor precio

Hasta 80%

Marca española de moda para hombre

Hasta 70%

Accesorios y gadgets electrónicos

Hasta 90%

¡Moda y complementos con diseños originales!

Las mejores marcas a los mejores precios

Moda urbana para hombre y mujer

Hasta 80%

Accesorios imprescindibles para tu día a día

Hasta 70%

Viste tu cama con la Denim más reconocida

Las mejores marcas a los mejores precios

Relojes de moda para hombre y mujer

Las mejores marcas a los mejores precios

Zapatos y botines de piel para hombre

Hasta 70%

Grandes descuentos en calzado

Hasta 80%

Selección de joyas exclusivas para hombre y mujer

Hasta 70%

Porque el descanso es salud

Hasta 80%

¡Joyas de tus marcas favoritas!

Hasta 80%

Relojes y brazaletes inteligentes

Hasta 80%

Cosmética de calidad al mejor precio

Hasta 90%

¡El calzado de moda a tus pies!

Hasta 70%

Iraileko azken astean ekin zion Urretxu-Zumarragako udal euskaltegiak 2016-2017 ikasturteari. Zerbitzu honetara gerturatu gara oraingo honetan hobeto ezagutzeko, eta aurten ere egunerokotasun bizi-bizia duela jaso dute. Euskara ikasteko Euskaltegiak duen eskaintza oso zabala da eta oso desberdinak ere bertara gerturatzen diren ikasleen beharrak: beti bezala, aurrez aurreko eta autoikaskuntzako eskolak eskain-tzen ari dira ikasturte honetan; urteroko mintzalagunak eta gurasoei zuzendutako eskaintzak ere urri erdialdean hasi zirela esan digute.

Gogoratu Mintzalaguna euskaltegiko 6. urratsetik gorako ikasleei, edota euskaltegian ibili ez, baina euskaraz jarioz aritzeko gauza izanda, astean ordubetez euskaraz hitz egiteko aukera baliatu nahi dutenei zuzendutako ekimena dela. Hizketaldia horretarako prest agertu diren euskaldun zaharrek gidatuko dute hiruzpalau laguneko taldeetan.

Mintzalagunean gidari zein bestela parte hartu nahi duenik baldin bada, oraindik jar daiteke harremanetan euskaltegiarekin.

Gurasoentzat pentsatuta

Euskalduntzea behar duten gurasoek, euskaltegian ohikoa den baino erritmo lasaiagoan aritzeko aukera izaten dute. Astean bitan, 14:30etik 16:30era edo 9:15etik 11:15era, seme-alabak ikastetxean dauden bitartean, hain zuzen ere. Guraso hauek beraien seme-alabei eskolako lanetan laguntzeko helburuarekin inguratzen dira euskaltegira, batez ere. Prozesua egunero klasera etortzen diren ikasleena baino geldoagoa da, baina zerbait ulertzen dutela eta gauza batzuk euskaraz esateko gai direla ikusteak indarra ematen die prozesuan aurrera egiteko, bestalde beraien seme-alabek ere gustura hartzen dute gurasoak euskara ikasten ari direla ikustea.

Guadalupe, Veronica eta Alicia asteartero eta ostegunero, goizeko 9:15ean euskaltegira inguratzen dira gurasoentzako euskarazko klaseetara eta beraiekin hitz egin dugu esperientzia honi buruz.

Seme-alabei eskolako lanak egiten laguntzeko helburuarekin hasi baziren ere, hiru ikasle hauek orain aitortzen dute beraien jarrera aldatu dela, eta une honetan ikasi nahi dutelako etortzen direla, lagunekin, lanean... hitz egiteko

Gai honen inguruan dituzten kezkak ere azaldu dituzte. Seme-alabek eskolan gaztelaniaz ikasiko balute laguntzeko gai izango lirateke eta hizkuntza ez menperatzeak inpotentzia sorrarazi die askotan. Seme-alabek eskolan euskaraz egin arren handik aterata euskaraz gutxi hitz egiten dutela ikusteak ere kezka eragiten die, gainera, beraiek seme-alabak animatzen dituzte euskaraz aritzera, baina batzuek ez dute hitz egin nahi eta hori ere kezkagarria da beraientzat.

Lupek, Aliciak eta Veronicak ez zuten eskolan euskara ikasi eta orain gero eta gehiago ulertzen dutela ikusita konfiantza handiagoa dute eta motibatuta sentitzen dira aurrera egiteko. Helduak izanda ere ikastea posible dela konturatu dira eta lortuko dutela. Mezu positibo honekin bukatzen da baiekin egindako berriketaldia.

Euskaltegiari buruz Informazio gehiago nahi izanez gero, 943723310 eta 628811062 telefono zenbakietara deitu edo marijo@uzue.eus helbide elektronikora idatzi. Labeaga kalean gaude, 40 zenbakian, A aldean.

Recibe nuestras newsletters en tu email

Apúntate