Borrar

Areto futboleko lehen taldeak irabazi egin zuen

FJAG

Viernes, 14 de octubre 2016, 01:15

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Goierri Areto Futboleko lehen taldeak hiru puntuak eskuratu zituen larunbatean Aldirin, Araiako Zalditxo taldearen aurka. Emaitzak dioen bezala, etxekoek ez zuten arazo handiegirik izan partida irabazteko, nahiz eta tarteka taldeak bere maila jeitsi zuen. Txingu eta Alvaroren taldeak bere erritmoa ezarri zuen partidan, eta arabarrak euren aukeren zai egon ziren, atzean sartuta.

Jokoaren zama eta protagonismoa eramanda, urretxuarrak 2 eta 0eko emaitzarekin iritsi ziren atsedenera. Bigarren zatian, hirugarren gola sartu ondoren, partida lasai joango zela zirudien, baina Araiakoen gol batek urduritasuna ekarri zuen. Dena den, laugarren gola sartu zuen Goierrik, eta lasaitasuna itzuli zen norgehiagokara. Bosgarren gola partidaren amaieran iritsi zen.

Golegileak: Gorka Ruiz (2), Jokin Criado, Danilu eta Borja Perez. Hurrengo partida Santurtzin jokatuko dute goierritarrek. Igandean, goizeko 10:30ean, izango da Mikel Trueba kiroldegian, San Jorge Peñota Dental talde bizkaitarraren aurka. Gipuzkoako Ligako bi taldeek txukun ekin diote sasoiari, eta bi garaipen ditu bakoitzak dagoeneko.

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Publicidad

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios