Diario Vasco
Udaletxeko sarrera.
Udaletxeko sarrera. / AGUADO

Udalak Gizarte ekintza eta kontu-hartzailetza birkokatu ditu

Udaleko hainbat zerbitzuetan egindako lanak amaituta, kontu-hartzailetza eta diru bilketa eta gizarte ekintzetako bulegoak behin betiko zero solairuan kokatuko dira, hau da, Iparragirre kalearen pare gelditzen den solairuan. Solairu osoa birmoldatu da instalakuntzak modernizatuz, urretxuarrei ematen zaien zerbitzuak hobe-tze aldera.

Udaltzaingoen lekua egokitu ostean, kontu-hartzailetza eta gizarte ekintza zerbitzuetan eman diren lan hauekin duela urte batzu udaletxean hasi ziren lanei amaiera ematen zaie. Udaletxearen sarrera Avenida kaletik izango da, nahiz eta Iparragirretik une berezietan ere irekiko den. Udalak harrerarako ordutegia mantentzen du, astelehenetik ostiralera 8:00etatik 14:00ak bitartean. Telefonoak honako hauek dira: Gizarte Ekintzan: 943.03.80.83 eta kontu-hartzailetza 943.03.80.87.