1.200 ikasle berriz ere aldapan gora

Aldapan gora. 1.200 bat ikaslek parte hartu zuten atzoko festa erraldoian. / ARGAZKIAK AGUADO
Aldapan gora. 1.200 bat ikaslek parte hartu zuten atzoko festa erraldoian. / ARGAZKIAK AGUADO

Giro bikaina atzo ikasle ohien bazkarian. Kilometroaren lekukoa festara iritsi zen ere

DV URRETXU.

Urretxu-Zumarragako ikastolak giro ederrean ospatu du ikasle ohien bazkaria. Lehen belaunalditik hasi eta ondoren etorri direnek, futbol zelaian zuten zita. Denera, 1.200 lagun bildu ziren bazkaritara.

Egun seinalatuari, ordea, lehenago eman zitzaion hasiera. Ekitaldi instituzionalean ikastolaren sorreratik gaur arteko ibilbidea hitzez eta irudiz errepasatu zuten. Tartean, urte hauetan guztietan zuzendari izandakoek hitza hartu, eta euren bizipenak kontatu zituzten. Musikak protagonismo berezia izan zuen eta ekitaldiko beste une hunkigarria, garai bateko argazkiekin osatutako bideo musikatuarekin etorri zen. 50. urteurreneko ekitaldiekin osatutako bideoak, berriz, atzera begiratu eta urte honetan egindako lan eskerga gogoratzeko balio izan zuen.

Eguerdia iristearekin batera, ikasle ohi, irakasle eta ikastolaren sorreran laguntzen ibilitakoak, mahai baten bueltan bildu ziren. Belaunaldika eserita, aspaldiko lagunak agurtu, eta hainbat eta hainbat pasarte gogoratuz osatu zuten bazkalondoa. Aurrez, ordea, eguneko beste momentu aipagarrienetakoa, Kilometroen lekukoa futbol zelaira iritsi zenekoa izan zen. Oñatitik Urretxurako bidea mendiz egin zuen lekukoak. Oñatiko Txantxiku ikastolako ikasleek Legazpiraino hurbildu zuten.U-Zumarragakoek herriraino ekarri. Lekukoa erakutsi, eta bide batez, datorren urteari begira ikastolak parez-pare duen erronka nagusiari begira, indarrak ba- tzeko unea izan zen. Eguna oparien zozketa eta dantzarekin amaitu zen, giro paregabean.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos