Urola Garaiak turismo eskaintza zabala izango du udazkenean ere

Olentzero. Olentzero ikazkina tailerrak ehundaka pertsona erakartzen ditu bailarara. / GALILEA
Olentzero. Olentzero ikazkina tailerrak ehundaka pertsona erakartzen ditu bailarara. / GALILEA

Tailerrak eta bisitaz gain, Sagardo Astea edo Olentzero Ikazkina izango ditugu hiru hilabete hauetan

MIRYAM GALILEA ALTO UROLA.

Urriaren lehenengoan jarri zen martxan udazkeneko Urola Garaiako turismo eskaintza, eta hiru hilabeteetan zehar tailer, bisita, museo... eta jarduera anitzetan parte hartzeko aukera zabaltzen da gure bailaran.

Urola Garaiatik hiru hilean behin plan eta jarduera askoren eskain- tza zabaltzen da, bai enpresa pribatuek eta baita museoek ere antolatuta, bisita gidatuak egin daitezke museoetara edo elizetara, eta baita turismo aktiboko ekintza desberdinak ere. Gainera hiruhileko honetan Igartubeitin gaur hasiko den Sagardo Astea dago eta laster 'Olen-tzero ikazkina' tailerra, Olentzero Mirandaolako Burdinolara etortzen hasiko delarik.

Herriz herri

Zumarragan Antioko baseliza eta Antio- Antigua Interpretazio zentroa daude, azken honetan informazio bulegoa kokatzen delarik; Urretxun, Aikur Erle Museoa, San Martin de Tours eliza edo Urrelur Mineral eta Fosilen museoa daude bisitagarri.

Legazpin aukera oso zabala da: Artzantzaren Ekomuseoa, Mirandaolako Burdinola, Chillida Lantokia, Euskal Burdinaren Museoa (bertan informazio bulegoa kokatzen da), 50. hamarkadako eskola, Ogiaren Txokoa, edo Urola Garaia Zaldiz Ormazarreta zaldi eskolaren esku. Honetan azpimarratzekoa da ehundaka lagun erakartzen dituen Olen-tzero ikazkinaren bisita, txanda har-tzeko aukera zabalik dagoelarik.

Eta azkenik Ezkio. Herri honetan, San Migel eliza eta XVI. mendeko eraikuntzak daude, Igartubeiti Baserri Museoarekin batera. Azken honetan aste berezia martxan hasiko da gaur, baserria eta bere dolarea bizirik ezagutzeko aukera ematen diguna, Sagardo Astearen ospakizuna hain zuzen.

Familiak

Eskaintza honen barne, eta duten arrakasta ikusita, familiei zuzendutako planak areagotuz doaz eta udazken honetan aukera desberdinak eskaintzen dituzte turismo sailetik: Olentzero Ikazkina (Legazpi) edo larunbatetan aurrera eramaten diren tailerrak Igartubeiti Baserri Museoan (Ezkio).

Gabonak hurbiltzen ari direla ikusita, aurten ere Olentzeroaren bisitak jasoko ditu Mirandaolako Burdinolak, azaroaren amaieran hasiko direlarik hauek. Olentzeroaren istoria ezagutu, honek egiten duen lana, ikatza nondik datorren... Hau guztia borobiltzen duen bisita bereziak antolatzen dira eta hauetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago dagoeneko; asko dira jada izena eman duten familiek eta lekua murriztua denez, eguna eta ordua aukeratzeko ahalik eta azkarren deitzea komeni dela gogora-tzen da. Honetarako Mirandaolako turismo bulegora deitu beharko da 943 73 04 28.

Informazio gehiagorako, edota ekintzen ordutegi zehatza eta pre-zioak jakiteko, Urola Garaiako turismo bulegoekin harremanetan jarri: Antio- Antiguako bulegoa 943 722042, asteartetik ostiralera 10:30etik 14:30era eta asteburu eta jaiegunetan 12:00-14:30 eta 16:30-18:30; eta Mirandaolako turismo bulegoa 943 73 04 28, asteartetik ostiralera, goizeko 10:00etik 14:00etara; larunbatetan 10:00etatik 14:30ak bitartean eta asteburu eta jai egunetan 11:00etatik 14:30era.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos