Urola Garaia ezagutzeko 'Fam Trip' arrakastatsua
Turismo arloko hamabi profesionalei zuzendutako bisita berezia egon zen atzo
Urtebete bada Urola Garaiako turismo sailak Donostia Turismorekin lanean ari dela, eta gure bailarako xarma zuzenean ezagutu eta gozatu zezaten 'Fam Trip' ('Viaje de familiarización' deritzotena) aurrera eraman zuten atzo.
Donostian dauden bi turismo bulegoetako hamabi profesional gerturatu ziren atzo goizean Urola Garaiara, gure turismo eskaintzaren ale txiki bat zuzenean ezagutzeko. «Ekainean gure turismo eskaintza aurkeztu genuen Donostian eta gaurko helburua bertara etorri eta zuzenean hau ezagutzea zen», azaltzen du Edurne Etxeberria teknikariak.
Bisitak ohikoak baino laburragoak izan ziren atzo eta profesionalei zuendutakoak: Igartubeiti Baserri Museoa Ezkion, Mirandaolako Burdinola martxan eta Chillida Lantoki Legazpin; eta azkenik, Antioko baseliza eta interpretazio zentrua ezagutu zituzten bisita gidatuan. Amaitzeko, Bertatik Bertarako produktuekin prestatutako mokadutxoa hartu zuten. «Balorazioa oso positiboa izan da. Oso gustura egon dira bisitan zehar», azaltzen du Etxeberriak.
Leku batetik besterako bidaia autobusean egin dute (bailarako enpresa) eta Turismotik diotenez, bailarako taxiekin ere lanean hasteko intentzioa dute.
Lo + leído
Top 50
- 1
Los duques de Cambridge aúpan la moda guipuzcoana
- 2
Joaquín y su amor por la Real Sociedad
- 3
El vídeo promocional de La Concha ronda el millón de visualizaciones en menos de un mes
- 4
El vídeo del robo de cremas que precipitó la caída de Cifuentes
- 5
El desprendimiento de una ladera provoca el corte total de la N-634 entre Getaria y Zarautz