Udaletxea berritzeko proiektuak hiru fase ditu

Proiektuko lehenengo fasean sarrera berritzen da. /  GALILEA
Proiektuko lehenengo fasean sarrera berritzen da. / GALILEA

Momentuz aurreproiektua egin da eta Diputazioaren diru laguntzarekin gauzatzea espero dute

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Ostatua beheko solairuan du eta ondoan ostatuko etxea; herritarren artean txukundu zen udaletxea udalerri baten funtzioak eta lanak betetzeko leku aproposa bilakatuz, eta momentu honetan berrikuntzaren zai dago, aurreproiektu bat badagoelarik jada.

«Etorlur enpresako arkitektoek aukerak ikusten ari dira eta dokumentazioa prestatzen diru-laguntza deialdietan aurkezteko», azaltzen du Gorka Sasietak.

Proiektu honek hiru fase izango ditu. Lehenengoan sarrera berritu egingo da: errepidea pixka bat altxatuko da oinezkoentzako itxura emanez eta ranpa bat egingo da sarrerako lau eskailerak saihesteko; eskailerak mantentzen dira hala ere. Atea ere zabaldu egingo da, handiagoa eginez.

Bigarren fase batean barrura sartu eta atari bat egingo da, gaur egun langileen aldagela dena botako delarik; eta hor bi ate egongo dira, alde batetik udaletxera sartzeko eta bestetik ostatuko etxea dena.

Bestetik, ganbarara igotzeko eskailera egongo da eta honek distribuzioa aldatu egingo du. «Eskailera, dagoen lekuan utziko da baina bi tramo izango ditu honek. Bestetik, eta etxebizitza berez oso handi denez, gela bat kenduko zaio eta bilera gelari gehituko zaio, hau ere eskailerak zabaltzeko erabiliko delarik», azaltzen du alkateak.

Azkena teilatua konpontzea izango zen, estruktura mantendu baina teilak eta bestelakoak aldatu beharrean daude. «Proiektu bakarra baina hiru zati», Sasietak.

Igogailua jartzearen aukera ere aztertu izan zen bere garaian, baina ideia alde batera utzi dute. «Ganbara berez erabilgarria izan liteke eta orain pentsatzen ari gara eskailerari plataforma bat jartzea igo-tzeko. Teilatuko zorua indartu beharko zen... hala ere erabilera beti mugatua izango da, aforoa bezala», azaltzen du Sasietak.

Udal batzorde-buruak azaltzen duenez momentu honetan proiektu hau guztia aurrera eramateko dokumentazioa prestatzen ari dira, dagoeneko aurreproiektua egina dutelarik. «Hau printzipioz Diputazioaren diru-laguntzarekin egingo dugu», dio.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos