Borrar
Udaletxea. Udal lokala garbitzeko pertsona bat behar da. GALILEA
Udalerako garbitzaile lanpostura hautatzeko azken eguna da gaur

Udalerako garbitzaile lanpostura hautatzeko azken eguna da gaur

Astean lau orduko lanaldia izango da, bi egunetan banatuz bi ordu bakoitzean, urtarriletik hasita

GALILEA

ITSASO.

Viernes, 22 de diciembre 2017, 01:11

Necesitas ser suscriptor para acceder a esta funcionalidad.

Compartir

Lanpostu deialdia luzatu du Itsasoko Udalak, udaletxea eta udal lokalak garbitzeko pertsona bat bilatzen ari baitira, eta interesdunek gaur dute izena emateko azken aukera. Lan postu honetara hautatzeko baldintza batzuk bete beharko dira: herrian erroldatuta izatea, adinez nagusia izatea eta euskaraz hitz egiten jakitea edo ikasteko konpromisoa hartzea. Antzeko lanetan esperientzia izatea eta familia egoera ere kontutan hartuko dira hautagaiak baloratzerakoan.

Lanpostu honetan egin beharreko zereginak ondorengoan izango dira: Itsasoko udaletxeko bulego, harrera gela eta komunaren garbiketa; ludoteka eta eliz atariko lokal eta komunen garbiketa; eta gaikako hondakinen bilketa lanen baitan, zaborrak ateratzea eta edukiontzien garbiketa egitea, bai udal lokaletakoak eta baita Itsasoko plazan daudenak ere. Hala ere, funtzio hauek aldatu daitezke Udal zerbitzuak hobetzeko beharrezkoa denean.

Lanaldia astean lau ordukoa izango da, astean bi egunetan, bi ordu bakoitzean, urtarriletik hasita. Kontratazioa garbiketa enpresa baten bitartez egingo da, eta soldata garbitzaileen hitzarmen kolektiboaren araberakoa izango da.

Reporta un error en esta noticia

* Campos obligatorios