Udalekuetan izena emateko azken eguna astelehena izango da

DV EZKIO.

Udalekuetan parte hartzeko izena emateko epea zabalik dago dagoeneko eta ekainaren 4an, astelehenean amaituko da (943 721 303).

Aurten uztailaren 3an hasi eta lau astez hauetaz gozatzeko aukera izango dute hiru urtetik gorako haurrek (txikienak 2015ean jaiotakoak), astean zehar egunero, goizeko 10:00etatik 12:30ak bitartean. Udalekuak Santa Lu-tziko Anduaga etxean aurrera eramango dira orokorrean.

Udalekuen prezioa, aurrekoetan bezala, familiaren haur kopuruaren araberakoa izango da, 30 eta 55 euro bitartean kokatuz.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos