Udal informazioa helarazteko sistema berria laster abian

Datuak. Informazioa heritarrei helarazteko sistema berria. / DV
Datuak. Informazioa heritarrei helarazteko sistema berria. / DV

DV EZKIO.

Udalak herritarrei informazioa helarazteko erabili ohi zuen buzoneo-sistema berritu du eta laster jarriko da martxan. Horrez gero berriro ere herritarrei datu eskaera egiten zaie, gehiengoak sistema berriarekin bat egiteko.

Programa honen helburua bandoak, iragarkiak eta Udalak onartutako beste edozein informazio ahalik eta azkarren herritarrei iristea da, paper gutxiago erabiliz, orain arteko banaketa-sistemak duen gastua eta lana aurrezteko. Orain arte herritarren %15ak eman ditu datuak eta gehiago jasotzeko nahian beste deialdi bat egin du Udalak. Herritarren helbide elektronikoak eta telefono mugikorra behar dira informazio sistema hau erabiltzeko, hauek datu@ezkio.eus helbidera edo 943 72 13 03 zenbakira deituz eman daitezkelarik.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos