Ualdekuetan izena emateko epea zabalik jarraitzen du

Ekintzak. Lau astetan lau gai; hauetako bat hipika izango da. /  IBUR
Ekintzak. Lau astetan lau gai; hauetako bat hipika izango da. / IBUR

El Diario Vasco
EL DIARIO VASCO ITSASO.

Aurten ere haur eta gazteei zuzendutako Udalekuak es-kaintzen dira, aurrekoan bezala, astero gai desberdin bat jorratu eta honen inguruko ekintza anitzak aurrera eramango direlarik. Hauetan izena emateko epea zabalik dago eta hilaren 20an amaituko da.

Hilaren 25ean hasiko da eskain-tza eta uztailaren 20ra arte aurrera eramango dira udalekuak herrian. Lau astetan zehar lau gai jorratuko dira horiekin lotura duten ekintzak aurrera eramanez. Aste bat, bi, hiru edo guztietan parte hartzeko aukera izango dute gaztetxoek, honetarako izena emateko aukera zabalik dagoelarik.

Hilaren 25etatik 29ra bitartean «kirol anitzak eta herria ezagutzeko txangoak» aurrera eramango dira, Zerkiren eskutik; uztailaren 2tik 5era 'Udaleku artistikoak', Pott keramikakoekin zeramika eta pintura landuko dutelarik; uztailaren 9tik 13ra, 'Hipika hastapenak' landuko dira ingelesez; eta hilaren 16tik 20ra 'Robotika eta bideo jokoen sorkuntzarako tailerra' aurrera eramango da Doplay-en eskutik.

Ordutegia goizeko 10:20etik 13:20ak arte izango da kasu guztietan, eta hauetan bost urtetik gorako haur eta gazteek parte hartu ahalko dute. Udalekuen prezioa familia bakoitzeko partaideen araberakoa izango da: partaide bakarrak 10 euro ordainduko du; bik, 17'5 euro; eta hiru partaidek 22'5 euro ordainduko dute. Izena emateko epea ekainaren 20an amaituko da. Honetarako 943 477 790 telefonora deitu.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos