Txotxarekin hasi dira Madalenak

Festa. Hamabi sagardo desberdin izan ditugu aurtengoan. / GALILEA
Festa. Hamabi sagardo desberdin izan ditugu aurtengoan. / GALILEA

Madalena Egun handia ospatzen da gaur, dantza, musika, haurrentzako jolasak, afaria eta dastaketa desberdinekin

MIRYAM GALILEA ITSASO.

Sagardo Festarekin hasi ziren atzo Alegiako Madalenak, Zelai Ondo elkarte parean kokatutako mahai luzean hamabi sagardo desberdin dastatzeko aukera luzatu zelarik, eta hauekin batera ere txorizo edo hirugihar pintxoak har-tzeko eskaintza.

Arratsaldea aurrera joan ahala poliki poliki geroz eta jende gehiago gerturatu zen auzora, giro ederra sortuz, eta afarirako jende ugari prestatutako mahaietan elkartuz. Giroa alaitzeko Joselu anaiak izan ziren eszenatokian.

Madalena Eguna, azkena

Madalena Eguna gaur ospatzen dute itsasoarrek, Alegiko jaietako egun handia, eta honetan bai goizez eta baita arratsaldez ere izango dugu jai giroa, adin guztientzako ekintzak prestatu dituztelarik.

Goizeko 12:00etan meza nagusia izango da auzoko elizan eta hau amaitzear dagoela Ezkio eta Itsasoko abesbatzaren saio laburra ospatuko da. Irteterakoan, Goruntz dan-tza taldeko gazteak izango dituzte zain, arkua egin eta auzoko pilotalekuan emanalditxoa aurrera eramango dutelarik, urtero egiten duten bezala. Hau amaitu eta bertan kokatutako mahaietan hamaiketako ederra hartzeko aukera izango dute bizilagunek Zelai Ondo elkartearen esku, honekin goizeko ekin-tzak amaituz.

Arratsaldeko 16:30ean berriro egingo dute aurrera jaiek, umeentzako puzgarriekin, eta 19:30etik aurrera Cava dastaketa hasiko da bertan, Itsasoko ostatuko Manu Hernandezen eskutik.

Arratsaldeko 20:00etan Guri5! taldearen emanaldia hasiko da eta ordu bete beranduago Afari Herrikoia ospatuko da auzoko pilotalekuan. Ondoren, gin tonic dastaketa izango da, hau ere ostatuko Manu Hernandezen esku. Eta gauean berriro ere Guri 5! taldea egongo da ordu txikira arte giroa alaitzen... Horrela, musikarekin agur esango diete Alegiko bizilagunek aurtengo Madalenai, hurrengo urtera arte!

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos