Txokolatearen inguruko familia tailerra larunbatean museoan

Tailerrak. Gaztain erre festa ospatutako azkenetarikoa izan da. / IGARTUBEITI
Tailerrak. Gaztain erre festa ospatutako azkenetarikoa izan da. / IGARTUBEITI

Kakaoa dastatu, landarea gertutik ezagutu eta txokolatea egiten ikasiko dute haur eta gurasoek biharko tailerrean

MIRYAM GALILEA EZKIO.

Urteari amaiera emateko gutxi falta da eta Igartubeiti Baserri Museoan azken tailerrari helduko diote larunbata honetan, Gabonetako oporren bezperan, oraingoan gaztetxoek txokolate tailerrean parte hartzeko aukera izango dutelarik.

'Txokolatea, aho gozagarri' familia tailerra da oraingoan aurrera eramango dena, orokorrean izaten den bezala, arratsaldeko 16:30ean hasi eta bi orduko iraupena izango duelarik. Tailer hau lau eta hamaika urte bitarteko haurrei eta bere familiei zuzenduko da. «Tailer honetan kakaoa dastatu eta usainduko dugu, landarea nolakoa den eta non ekoizten den ezagutuko dugu eta txokolate goxoa egiten ikasiko dugu», azaltzen dute museotik.

Tailer honen prezioa 3 eurokoa izango da, beti ere Familia Txartelarekin deskontuak egingo direlarik. Parte hartzaileen kopurua mugatua denez aldez aurretik izena ematea komeni dela gogoratzen da, honetarako Igartubeiti Baserri Museoko 943 72 29 78 telefono zenbakira deitu daiteke edo igartubeiti@gipuzkoa.eus helbide elektronikora idatzi.

Bestalde, aipatu, Igartubeitiko ordutegia neguan ondorengoa da: asteartetik ostiralera eta igandeak, goizeko 10:00etatik 14:00etara, eta larunbatak eta jaiegunak goizeko 10:00etatik 14:00etara eta arratsaldeko 16:00etatik iluntzeko 19:00ak bitartean. Bisita gidatuak 11:00etan euskaraz, 12:30ean gazteleraz; eta arratsaldeko 17:00etan bisitarien arabera hizkuntza batean edo bestean izango dira.

Contenido Patrocinado

Fotos

Vídeos